Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
22a Nafarroako Jauregiaren Lorategiko Sekuoiak aurtengo urtetik aurrera tximistorratz bat izango du, beraz, sistema honek babesten duen Foru Komunitateko lehenengo zuhaitz bilakatuko da. Izan ere, 1933ko irailean ale honek kalte nabarmenak izan zituen adaburua guztiz suntsitu zion tximista baten ondorioz.
Nafarroako Jauregiko lorategian dagoen sekuoia.
(
irudia handitu
)
Langile bat sekuoia batean.
(
irudia handitu
)
Tximistorratza instalatuko da, Nafarroan, duela zenbait denbora, deskarga elektriko handiak dakartzan ekaitzak ematen ari direlako. Izan ere, neurri handiko zuhaitzak, batez ere sekuoiak eta zedroak, tximistorratz natural eraginkorrenak dira.
Tximistek, zuhaitz gainean erortzerakoan, lurrera jaisteko joera dute, enborretik zehar, helize bat kanbiumaren bidez marratuz. Lurrera azkar ateratzen ez badira, zuhaitzaren barruan eztanda egiten dute, zuhaitza luzetara ebakitzera iritsiz. Tximistorratz bat sekuoia honetan instalatzeak honako xedeak ditu:
1. Zuhaitza tximistaren eraginetik babestea, egunen batean kalte handiak sor ditzakeelako, sekuoiak, dagoeneko, inguruko eraikinen altuera gainditu duelako.
2. Tximistak sekuoiak jo ondoren egitura apurtzen bada, arriskuan egon daitezkeen pertsonak babestea.
3. Zuhaitzaren inguruko ondasunak babestea
Hura ale bakarra ez balitz eta baso erdian balego, tximistak bere gainean erotzea ona izan liteke, izan ere, horrelako kasuetan, zuhaitzak gaztetu egiten dira, kimu berriak sortzen direlako. Nafarroan ez dago tximistorratza instalatuta duen zuhaitzik. Espainian, Ondare Nazionaleko Departamentua duela 10 urte hasi zen horietako batzuk instalatzen (lehenengoa sekuoia batean izan zen), Segoviako Mendilerroko Granja Jauregian eta Madrilen.