(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Jauregiaren Lorategiko Sekuoiak aurtengotik aurrera tximistorratz bat izango du ostirala, 2007.eko ekainak 22

22a Nafarroako Jauregiaren Lorategiko Sekuoiak aurtengo urtetik aurrera tximistorratz bat izango du, beraz, sistema honek babesten duen Foru Komunitateko lehenengo zuhaitz bilakatuko da. Izan ere, 1933ko irailean ale honek kalte nabarmenak izan zituen adaburua guztiz suntsitu zion tximista baten ondorioz.


Nafarroako Jauregiko lorategian dagoen sekuoia

Nafarroako Jauregiko lorategian dagoen sekuoia. ( irudia handitu )

Ingurumen, Lurraren Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua, Biodibertsitateko Kontserbazioaren Zerbitzuaren bidez, Sekuoia eta Nafarroako monumentu zuhaitz guztiak mantentzeaz eta kontserbatzeaz arduratzen da. Lanen aurkezpenean honako hauek bildu dira: Ingurumeneko zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras; Biodibertsitateko Kontserbazioaren Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles; eta Yolanda Val Hernández, Departamentuko mendien ingeniaritza. Nafarroako Gobernuaren Jauregiko Sekuoia Nafarroan aitortutako 31 Monumentu Naturaletako bat da, hain zuzen ere, 25 zenbakidun Monumentu Naturala. Sequoiadendron giganteum (Lamb) espeziekoa da, Ipar Amerikako jatorrizkoa, Sierra Nevadakoa zehazki (Kalifornia). 38 metro inguruko altuera du, lurretik 1,30 metrora dagoen enborraren 2,10 metroko diametroa eta altuera berberean dagoen 6,40 metroko perimetroa.
Nafarroako Jauregian dagoen sekuoian langile bat lan egiten.

Langile bat sekuoia batean. ( irudia handitu )

Tximistorratza instalatuko da, Nafarroan, duela zenbait denbora, deskarga elektriko handiak dakartzan ekaitzak ematen ari direlako. Izan ere, neurri handiko zuhaitzak, batez ere sekuoiak eta zedroak, tximistorratz natural eraginkorrenak dira.


Tximistek, zuhaitz gainean erortzerakoan, lurrera jaisteko joera dute, enborretik zehar, helize bat kanbiumaren bidez marratuz. Lurrera azkar ateratzen ez badira, zuhaitzaren barruan eztanda egiten dute, zuhaitza luzetara ebakitzera iritsiz. Tximistorratz bat sekuoia honetan instalatzeak honako xedeak ditu:


1. Zuhaitza tximistaren eraginetik babestea, egunen batean kalte handiak sor ditzakeelako, sekuoiak, dagoeneko, inguruko eraikinen altuera gainditu duelako.




2. Tximistak sekuoiak jo ondoren egitura apurtzen bada, arriskuan egon daitezkeen pertsonak babestea.




3. Zuhaitzaren inguruko ondasunak babestea


Hura ale bakarra ez balitz eta baso erdian balego, tximistak bere gainean erotzea ona izan liteke, izan ere, horrelako kasuetan, zuhaitzak gaztetu egiten dira, kimu berriak sortzen direlako. Nafarroan ez dago tximistorratza instalatuta duen zuhaitzik. Espainian, Ondare Nazionaleko Departamentua duela 10 urte hasi zen horietako batzuk instalatzen (lehenengoa sekuoia batean izan zen), Segoviako Mendilerroko Granja Jauregian eta Madrilen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa