(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007. urterako Toki Ogasunen Funtsa 145.224.153,23 eurokoa da astelehena, 2007.eko ekainak 25

Toki Administrazioko kontseilariaren foru agindu baten bidez, Alberto Catalán Higueras, zehaztu dira Nafarroako udalek eta kontzejuek 2007. urtean jaso beharreko behin betirako kopuruak, Nafarroako zergetako Toki Ogasunen Partaidetzako Funtsaren pentzurako transferentzia arrunten kontzeptuan. Aipatutako zenbatekoa 145.224.153,23 euro dira.


Abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeak, bere egunean, 2005. urterako Partaidetza Funtsa eta banatzeko formula ezarri zituen. Araudi horren arabera, 2006, 2007 eta 2008. urtetarako aipatutako Funtsean esleitutako zenbatekoak, transferentzia arruntetarako eta bestelako laguntzetarako, aurreko urtetarako ezarritako oinarria izango du, urte bakoitzean, gehi Nafarroako kontsumo prezioko indizearen ehunekoak (ekainetik ekainera), bi puntu alegia. Oraingo honetan, Foru Komunitatean, 2005eko ekainetik 2006ko ekainera arteko IPK %3,8 izan da, beraz, 2007. urterako Funtserako zuzkidura %5,8an igo da. Ondorioz, zenbateko orokorra 144.991.822 euro izango dira.


Zenbateko hori, gainera, izandako soberakina gehitu behar zaio, kargu hautatuan lan egiteagatik, udaletako korporatiboei konpentsazioaren likidazioa egin ondoren. Beraz, guztira, 232.331,23 euro izan dira.


Nafarroan, 7.000 biztanle baino gehiago dituzten 13 udalei dagozkien zenbatekoak honako hauek dira: Altsasu/Alsasua, 1.864.666,50 euro; Antsoain, 2.098.258,50; Barañain, 5.224.709; Baztan, 1.936.520; Berriozar, 1.811.570,25 euro; Burlada/Burlata, 4.558.646; Corella, 1.909.498; Estella/Lizarra, 3.447.422,25; Pamplona/Iruña, 46.904.080,00 euro; Tafalla, 2.823.375,25; Tutera, 8.686.059; Villava/Atarrabia, 2.504.295; eta Zizur Mayor/Zizur Nagusia 3.093.155,75.


Banaketari dagokionez, sortutako formulak funtsezko hainbat aldagai hartzen du kontuan, besteak beste: udalerri bakoitzeko biztanleak, hiriko azalera garbia, 65 urteko edo hortik gorako biztanleak, udalerri bakoitzaren lurralde-kontribuzioari araberako hiri oinarri likidagarria, lurralde kontribuzioko landa oinarri likidagarria, udalerri bakoitzeko ekonomia jardueren zergaren oinarriko kuota, udalerri bakoitzaren ekonomia jardueren zergaren oinarrizko kuota, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren likidatutako eskubideak eta herriko balio katastrala.


Kontzejuei dagokienez, erakunde hauen hasierako partaidetza kalkulatzeko udalerri bakoitzari dagokion zuzkidura bider 100eko 30 eta bider kontzejuaren biztanleek udalerri guztiko biztanleekiko ordezkatzen duten proportzioa egin behar da.


Bestalde, Legeak berme klausula bat ezartzen du. Beraren bidez, inolako udalik edo kontzejurik jasoko du aurreko urteko Funtsaren banaketan jasotakoa baino gutxiago, gehi ekainetik ekainera kontuan hartutako Foru Komunitateko KPI indizea. Arau berberak dio aldagai guztien erreferentziazko urtea, banaketa egiten den urteko maiatzaren 1ean, Estatistikako Erakunde Nazionalaren udalerrietako biztanleari buruzko estatistikako datu ofizialak eskainitako urtea izango dela. Erreferentziazko urterako daturik existitzen ez bada, urte berriena hartuko da erreferentzia gisa. Aurten, 2007an erreferentzia urtetzat 2006. urtea hartu da.


Azkenik, eta aipatutako foru aginduaren testuarekin bat etorrita, toki erakundeei Partaidetza Funtsaren esleipena urtero ordainduko zaie, lau zatitan. Ordainketak hiruhileko natural bakoitzeko lehenengo hamabostaldian egingo dira.


Anexo de las cuantías resultante del reparto del Fondo por localidades



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa