(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da "Expoagua Zaragoza 2008" Estatuko elkartearekin sinatutako laguntza hitzarmena, Nafarroak nazioarteko erakusketan parte hartzeari buruzkoa astelehena, 2007.eko ekainak 25

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, ontzat eman da "Expoagua 2008" Estatuko elkartearekin sinatutako hitzarmena eta bertan, araupetu dira Nafarroak parte hartzeko baldintzak. Aipatutako komunitateak bere pabilioi propioa edukiko du Aragoiko hiriburuan, datorren urtean (ekainaren 14 eta irailaren 14 bitartean) antolatuko den nazioarteko erakusketan.


Aipatutako hitzarmenaren arabera, Estatuko aipatutako elkarteak Foru Komunitateari hitzarmenean bertan definitzen den kokapena eskura jartzeko konpromisoa hartuko du, bertan, erakusketarako eta merkataritza jardueretarako azalera bat erabili ahal izateko. Foru Komunitateak aipatutako kokalekua eskura izango du 2008ko urtarrilaren 2a baino lehen.


Bestalde, parte-hartzailea ordezkatuko dituen erakustoki guztiak aukeratzeaz eta instalatzeaz, eta jarduera bakoitza garatzeko pertsonak aukeratzeaz arduratuko da. Halaber, honakoa egiteko konpromisoa hartuko du:


  • Bere erakustokiko gunea bisitariei zabalik izatea antolaketa-elkarteak zehaztutako egun eta ordu ofizialetan.
  • Antolaketa-elkarteak erakusketak behar bezala funtzionatzeko horniketa edo beharrezko instalazioak instalatzen, mantentzen edo konpontzen uztea, parte-hartzaileari egokitutako gunearen barruan.
  • 2008ko abenduaren 28an, beranduenez, utzitako gunea entregatu zitzaion egoera berberean itzultzea.

  • Bestalde, antolaketa-elkarteak kreditazioa emandako parte-hartzaileei produktuetako eta zerbitzuetako hornitzaileen, aholkularien, profesionalen eta kontratugileen, oro har, zerrendak entregatuko dizkiete.


    Azkenik, hitzarmenak dio parte-hartzaileak, kasu honetan Foru Komunitatea, egokitutako gunearen barruan, bisitarientzat jatetxe bat instalatu ahal izango duela, bertan, Nafarroak janari tipikoa eskaintzeko. Halaber, Foru Komunitateak jendeari, zuzenean edo posta elektronikoaren bidez, Nafarroari eta erakusketari buruzko argazkiak, postalak, musika grabazioak, bideoak, CD-Rom, liburuak, pelikulak saltzeko eskubidea izango du, baita, berezko beste produktu tipiko gehiago ere.


    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa