(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

ANFAS erakundeari 457.455 € diru-laguntza onetsi zaio adimen minusbaliotasuna duten pertsonentzako etxebizitzen bere programa sustatzeko astelehena, 2007.eko ekainak 25

Nafarroako Gobernuak erabaki bat ontzat hartu du. Beraren bidez, Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundeko zuzendari-kudeatzaileari baimena eman dio 457.455 € diru-laguntza adimen minusbaliotasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako Erakundeari (ANFAS) ematea, adimen urritasuna duten pertsonentzako etxebizitzen bere programa sustatzeko.


Etxebizitzen programaren zeregina adimen urritasuna duten pertsonei euren etxebizitza propioaren ahalik eta antza gehien duen etxebizitza bat eskaintzea, euren autonomia eta gaitasuna ahalik eta gehien garatzeko, eta pertsona bakoitzaren ongizate fisikoa eta emozionalak bermatzeko. ANFAS erakundeak bi etxebizitza modalitate ditu, batzuk babestuta eta beste batzuk laguntzekin babestuta, batez ere, xede duten pertsonen profilaren arabera eta horien laguntza-premien arabera desberdinduta. Laguntzekin babestutako etxebizitzak osatutako, mantenuko eta laguntzako zerbitzua etengabe eskaintzen dio adimen urritasun arina, autonomiako goi maila eta baliabide pertsonal ugari garatzeko gaitasuna duen pertsonari, bereziki, etxebizitzako bizitza-arloan. Bestalde, babestutako etxebizitzak laguntza, ostatu, mantenu, arreta, etengabeko laguntza eta norberaren autonomiaren sustapena eskaintzen dio familia etxebizitzan bizi ezin den adimen minusbaliotasuna duen pertsonari, gizarte- eta familia- edo laguntza-baldintza egokiak ez edukitzeagatik.


ANFAS elkartea 1961. urtean sortu zen adimen urritasuna duten pertsonen familia- eta gizarte-premiak asetzeko zerbitzuak eta baliabideak sortzen helburuarekin. 1997. urtetik aurrera, elkartea hasi zen adimen urritasuna duten heldu askoentzat lehentasunezko premia zenari erantzuna emateko era, alegia, familiak ez daudenean, edo pertsonaren familia baldintzak direla eta, bizitzeko etxebizitza bat ematea. Horrela, 2000. urtetik orain arte, ANFAS elkartea hainbat etxebizitza eraikitzeko eta hornitzeko programa bat garatuz joan da, bai bere jabetzakoak eta bai Foru Komunitateko Administrazioak kudeatzeko emanak, Zangozan, Tafallan, Barañainen eta Cintruenigon kokatuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa