(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak Itureneko ur-araztegia bisitatu du asteartea, 2007.eko ekainak 26

Plantak 5.000 bizilagun baino gehiagori zerbitzua eskainiko die


Catalán kontseilaria Itureneko alkatearekin eta beste autoritate batzuekin.

Catalán kontseilaria Itureneko alkatearekin eta beste autoritate batzuekin. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, gaur goizean Itureneko ur-araztegia bisitatu du. Hura abian jarri zen duela hilabete bat inguru, eta Ituren, Elorriaga, Doneztebe, Sunbilla eta Zubietari hornitzen die. 5.000 bizilagun baino gehiagok etekina ateratzen edo laster aterako diote.


Orain arte, hartzen ziren urak iturri desberdinetatik zetozen: Borzadar, Xelat, Lertxundi, Berrurta eta Iturria, Iturenei dagokienez; Malkorra, Elorriagari dagokionez; eta Errotazar, Donezteberi dagokionez. Bestalde, Sunbillak ura Bidasoa ibaitik hartzen zuen, eta Zubietan, "Txitxillo" izeneko erretenetik. Hala ere, bereziki lehorrak izan diren urtetan, horniketa hori ez da nahikoa izan udako hilabetetan eta zenbait herrietan horniketa murriztu egin da. Ur-araztegi hau eraikitzeari esker, arazo guztiak konponduko dira eta bizilagun guztiei kalitate berdineko eta oneko ura bermatuko zaie.


"Lan hauek hamar urte lanean eman ondoren amaitu dira eta horniketa zikloa osatu da, izan ere, ura hartzen da, buruko tangara eramaten da, araztegiko gunean tratatzen da, eta banatzen da" azaldu du Catalán kontseilariak bere bisitan.


Instalazioetatik egindako ibilbidean, Catalán kontseilaria Itureneko alkatearekin eta Malerrekako Mankomunitatearen presidentearekin Miguel Ángel Petrirena, eta lanari etekina aterako dioten gainontzeko herrietako alkateekin batera izan da, baita korporazioetako beste kideekin ere. NILSA erakundeko zuzendari-kudeatzailea ere, Andrés Sola, bertan bildu da, erakundearen ordez, eta proiektuaren aholkulari eta ikuskatzaile lanak egin ditu. Baita lanaren zuzendaria ere, Santiago Sainz de los Terreros.


Lanen lehenengo fasean, tutueria orokorrak egin ziren eta bigarrenena, ura tratatzeko eta banatzeko beharrezko azpiegitura eraiki zen. Ur-araztegira iristen den emaria 13 litrotan segundoko kalkulatuta dago. Hala ere, handitzeko aukera dago, herrietako kontsumo igoerak horrela exijitzen badu.


Lana exekutatzeko inbertsioa, Mariezcurrena enpresari adjudikatuta, 1,9 milioi eurokoa izan da, Toki Administrazioko Departamentuak finantzatuta, toki azpiegituren planen bidez. Malerrekako Mankomunitatea (proiektuari etekina aterako dioten herriak bertan daude), ur-araztegiko eragiketa eta mantenua bere gain hartu duena izan da.


Laguntzazko informazioa


Sistema bi tangez eta edateko ura tratatzeko guneaz (E.T.A.P.) osatzen da. Tangetako batek ur gordina jasotzen du (hartzen den bezala) eta besteak, tratatutako ura. Ur gordineko tangaren edukiera 600 metro kubikoak dira eta tratatutako urekoak, berriz, 1200 metro kubikoak.


Edukiera hori dagoeneko herrialde bakoitzean dauden tangekin osatzen da.


E.T.A.P. instalazioak nahasketa eta flokulazio ganbera batez osatuta dago (bertan, solidoen neurria handitzen da errazago kanporatzeko), horretaz gain: ia partikula solido guztiak kanporatzen dituen dekantagailu bat, urak arrastatu ditzakeen gainontzeko solidoak kanporatzen dituzten bi iragazki kontsumitzeko baldintza egokietan utziz, urari botatzen zaizkion produktu kimikoak gordetzeko eta dosifikatzeko guneak, eta ekipo guztiek behar bezala funtzionatzeko osagarrizko instalazioak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa