(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarte auditoriak irailaren 3a arte "Markus Lüpertz. Cuerpo y paisaje" erakusketa hartuko du barne asteartea, 2007.eko ekainak 26

Baluarte auditorioko Harresi Aretoak gaurtik aurrera irailaren 3a arte "Markus Lüpertz. Cuerpo y Paisaje" erakusketa hartuko du barne, "Punto de Encuentro con el Arte Contemporáneo" programaren bigarren erakusketa, alegia. Aipatutako programa Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez gauzatutako eta garatutako ekimen bat da. Inaugurazioa gaur arratsaldean izango da 20etan.


Markus Lüpertz

Baluarten dagoen Markus Lüpertz lanetariko bat. ( irudia handitu )

Alemaniako Neue Wilder programaren kidea eta bertako nagusienetariko bat izanik, Markus Lüpertz Espainiako publikoak ezagutzen duen artista bat da. 1991. urtean Reina Sofia Arte Zentroko Museo Nazionalak, Espainian, lehenen aldiz, bere lanaren atzera begirako erakusketa eskaini zuen. Bigarrena, berriz, 2002. urtean izan zen, IVAM-eko Carmen komentuan. "Markus Lüpertz. Cuerpo y paisaje" erakusketarako, Kultura eta Turismo Departamentuak Kosme de Barañano koordinatzailearen laguntza izan du, Arte Historiaren katedraduna, aldi baterako erakusketen antolamenduan aditua. Aipatutako koordinatzaileak 1983.urtetik lotura du artistarekin eta bere lanarekin.


Markus Lüpertz alemaniarra guda ondorengo Alemaniako berreraikitze ekonomikoa eta ideologikoa pairatu zuten artisten belaunaldikoa da. Bertako testuinguru artistikoa batez ere nazioartekoa izan zen. 1941eko apirilaren 25ean jaio zen, Liberecen, Bohemia, egun Txekiar Errepublikako lurraldea. Erregimen komunista Txekoslovakian ezarri ondoren, familia guztia Rheydtera joan zen, Renania. 1956 eta 1961 artean Krefeldeko Arte Eskolan eta Dusseldorfen Arte Ederretako Akademian ikasi zuen. Karlsruheko Arte Ederretako Estatuko Akademian Salzburgo Akademian klaseak eman ondoren, 1986. urtean pintura irakasle bezala hasi zen Dusseldorfeko Arte Ederretako Akademian. 1988. urtean bertako errektore izendatu zuten, eta egun kargu horrekin jarraitzen du.


Jaso dituen sarien artean honako hauek azpimarratu daitezke: Alemaniako Kritikarien Elkartearen Saria (1971), Esslingeneko Artisten Gremioko Lovis Corinth Saria (1990), edo Eskulturako Julio González Saria, Arte Modernoko Valentziako Institutuak emana (2004).


Lüpertz sortzaile plastikoa da. Hark, askotariko genero, material eta teknika erabiliz, natura bere errealitate propioaren arabera sortzen du. Gaur inauguratuko den erakusketan, hirurogeita hamaika lan erakutsiko dira. Horien artean, hamahiru Mozart musikariaren inguruko eskulturak dira. Aipatutako artistak, 2005ean Mozarti monumentu bat egin zion, Slazburgo hiriak enkargatuta. Gainontzekoak koadroak dira, funtsezko bi gaiei buruzko olio-lanak: paisaia eta gizakiaren gorputza, eta zehatzago, lehenengoaren dinamizazioa zuhaitzen bidez, eta gizakiaren gorputzaren irudia atzetik begiratutako gizonezkoaren biluztutako gorputz-enborraren bidez.


Erakusketak paisaiari buruzko hamalau koadro erakusten ditu, Landschaft, denak 1997. urtekoak; hamaika hildako natura buru-hezurrarekin, Vanitas, 1997-1999koak; hogeita hamahiru koadro "Biluztutako bizkarrei" buruzkoak, Rückenakt, 2004 eta 2006 bitartekoak; brontzezko zortzi Mercurio azterketa, 2005-2006; bost eskultura handi, hiru gorputz-enbor eta zutik dauden bi pieza, Mozart eta Salieri-ri buruzkoak, 2005-2006koak, eta bat Judith-ri buruzkoa, 1995ekoa.


Bi gai nagusi hauetatik ibilbide bat eskaintzen da, "gorputza" eta "paisaia". Horiek artistaren azken hamar urteak barne hartzen dituzte, 1997ko udaberritik gaur egun arte.


Kosme de Barañano koordinatzailea aretoaren geometria berezira egokitu da, eta lanak bisitariak bi gaien arteko elkar ekintzak ikusteko eta erakutsitako lan bakoitzean banaka lasaitasunez behatzeko moduan antolatu ditu.


Esku-liburuxka eta arrazoitutako katalogo bat argitaratu da, erakusketaren edukiak, artistaren biografia eta bere sorkuntza lana garatu duen testuingurua azalduz.


Kosme de Barañano jaunak, Arte Historiaren katedraduna, artista 1983. urtetik ezagutzen du, Heidelbergeko Arte Historiaren Fakultatera gonbidatu zuten urtean. Urte horietan, Reina Sofia Arte Zentroko Museo Nazionaleko zuzendariorde gisa, antolatu zuen Espainian egiten zen artistaren atzera begirako lehenengo erakusketa, 1990. urtean. Ondoren, IVAMeko zuzendari gisa, 2002. urtean, artistaren pintura eta eskultura aztertu zen erakusketa antolatu zuen. "Archipiélago de formas" entsegua idatzi zuen 1995ean Zurichen antolatu zuen erakusketarako. Artista gonbidatu zuen Donostiako Chillida Sinposiora 1990. urtean, eta artistak Otto Dix-i buruzko erakusketarako idatzi eta marraztu zuen, Barañano jaunak koordinatuta, Gernikan, 1997. urtean. Kosme de Barañano Euskal Herriko Unibertsitateko eta Elcheko Miguel Hernández Unibertsitateko irakaslea da.


Erakusketa zabalik izango da ekainaren 26tik irailaren 3ra arte, honako ordutegiarekin: asteartetik ostiralera, 17etatik 21etara; larunbatetan eta igandetan, 11etatik 14etara eta 17etatik 21etara; astelehenetan itxita. Sarrera doanekoa da.


Mahai-ingurua


"Punto de Encuentro con el Arte Contemporáneo" programa, aurten, hiru erakusketek osatzen dute: "Silencios. 22 pintores navarros", "Markus Lüpertz. Cuerpo y paisaje" eta "Planes futuros. Arte español de los 2000". "Silencios. 22 pintores navarros" aldi baterako erakusketa zela eta, maiatzean, artistekin topaketa-ziklo bat garatu zen, egungo erakusketaren osagarrizko jarduera gisa, berriz, bihar, asteazkena, hilak 27, mahai-inguru bat antolatuko da. Bertan, Kosme de Barañano-k; Pedro Manterolak, Jorge Oteiza Museo Fundazioaren zuzendaria, eta Gregorio Diaz de Ereñok, Gustavo de Maeztu Museoaren zuzendaria, Markus Lüpertz-ekin hitz egingo dute. Mahai-inguru hori 19:30ean antolatuko da Baluarteko Luneta Aretoan eta sarrera doanekoa izango da, leku guztiak okupatu arte.


Bestalde, uztailaren 17tik aurrera, asteartetan eta ostegunetan doaneko bisita gidatuak izango dira 19:30ean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa