(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako zerga-biltzaileek Errentako 328.888 aitorpen aurkeztu dituzte 2006ko Kanpainan asteartea, 2007.eko ekainak 26

Kanpaina gaur bukatuko da, eta bertan %5,07 aitorpen gehiago aurkeztu dira eta Ogasunak 50 milioi euroko amaierako kopuru garbia itzuli du


2006ko Errentaren Kanpainaren itxiera

Iribarren presidenteordea Iruñako Zerga Ogasuneko bulegoan. ( irudia handitu )

Nafarroako zerga-biltzaileek Errenta Zergaren 328.888 aitorpen aurkeztu dituzte 2006ko Kanpainan, Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren esanetan, Jesús Iribarren Fentanes, gaur amaitzen den Kanpaina dela eta, komunikabideetan emandako hitzaldian. Hala ere, espero da aitorpenak 340.000-ra iristea.


Iazko kanpainan 313.005 aitorpen aurkeztu ziren, beraz horrek esan nahi du aurten %5,07 gehiago aurkeztu direla. Aurten aurkeztutako aitorpen guztietatik, 179.431 zuzenean kudeatu dira Zerga Ogasuneko bulegoetan; 121.015 erakunde laguntzaileen bidez gauzatu dira; 27.233 Interneten bidez eta, azkenik, 1.209 eskuko prozeduraren bidez aurkeztu dira. Azken hura gero eta gutxiago erabiltzen ari da. 2006ko Kanpaina normaltasun osoz garatu da, gertakari eta pilaketa berezirik gabe, aitorpenak jasotzeaz arduratzen diren bulegoetan.


Guztira, aurkeztutako 224.089 aitorpenetan (guztien %68) itzultzea atera da eta 104.799 (%32) ordaindu beharrekoak izan dira. Gaurko egunean, kanpaina amaitzeko egunean, itzuli da 185.735 aitorpenei dagozkien kopurua (guztien %83), ia 131 milioi euro zenbateko batekin, beraz, horrek esan nahi du aitorpen bakoitzeko itzuli beharreko batezbesteko kopurua 705,3 euro direla.


Zerga Ogasunak zerga-biltzaileei 156.000 aitorpen proposamen bidali zien, eta horietatik, bere horretan %90 onartu ziren. Ondorioz, izapideak arindu ziren eta nafarrek euren zerga-sistemarekiko duten konfiantza fiskala argi islatu zen. Kanpainan zerga-biltzaileei egindako inkesta batean, inkesta egindakoen %96ak aipatu zuen ondo edo oso ondo tratatu zutela aitorpenaren izapidean eta %90ak ondo edo oso ondo baloratu zuten Zerga Ogasuneko zerbitzuetako kalitatea.


Bestalde, gero eta gehiago erabiltzen ari da Internet Ogasunarekin harremanetan jartzeko. Kanpaina honetan 106.238 lagunek erabili dute izapide desberdinetarako: aitorpen bera egiteko edo euren egoera fiskalari buruzko askotariko kontsultak egiteko. Kopuru horrek adierazten du, iazkoarekin konparatuta, %26 gehiagok Internet erabili duela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa