(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 59.970 euro inbertitu ditu liburutegi publikoetan irakurketa sustatzeko asteazkena, 2007.eko ekainak 27

Kultura eta Turismo Departamentuak irakurketa eta informazioko teknologia berriak (IKT) sustatzeko laguntzen deialdia ebatzi du, aurtengo urteari dagokionez. Bertan, 62 liburutegi publiko lehiatu dira. Diru-laguntzen zenbatekoa 59.970 euro dira.


Nafarroako Gobernuak diruz lagunduriko gastuaren ehunekoa, deialdian ezarritakoaren arabera, programatutako jardueren aurrekontu osoaren ehuneko 40 eta 70 artekoa da. Diru-laguntzaren ehuneko handiena (%70) biztanle gutxiagoko liburutegiei dagokie, bertan, mota hautako jarduerek antolaketako eta aurrekontuko arazoak izaten baitituzte. Bestalde, diru-laguntzaren ehuneko txikiena, (%40), hiri liburutegiei egokitu zaie.


Deialdiaren helburua liburutegi publikoetan irakurketa eta informazio eta komunikazioko teknologiak sustatzeko programazioa eta jarduerak sustatzea da, dagozkion udalerrietan antolatuta, liburutegiko langileen laguntzarekin.


Deialdiarekin bat eginez, honakoak izan daitezke diruz laguntzeko jarduerak: bibliopiszinari dagozkionak, irakurketa klubak, liburuari eta irakurketari buruzko lehiaketak, ipuin kontalariak, irakurketako animazio ikastaroak, idazleen topaketak, erakusketak, irakurketa gidak eta nobedade bibliografikoak, literatur errezitaldiak, idazketa tailerrak, erabiltzaileak IKT erabileran trebatzeko tailerrak, eta antzerkia irakurketa eta IKT sustatzeko antzezlanekin.


Deialdian 2006ko urriko 13ko 123 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta ondoren aldatu egin zen (2007ko martxoko 30eko, 39 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofiziala), aurrekontu erabilgarria handitzeko.


Jasotako eskaerak honako irizpideen arabera puntuatu dira: zorroztasuna, orijinaltasuna, barietatea eta programazioaren jarraipena, 55 puntu; 2005 eta 2006. urtean, liburutegi publikoak biztanle bakoitzeko mailegatutako dokumentuen tasa, 30 puntu; 2006. urtean liburuak erosteko erabilitako udal diru-laguntzatik eratorritako euroen tasa biztanle bakoitzeko, 15 puntu.


2006. urtea, deialdi hau aurreneko aldiz abian jarri zen, eta horretarako 44.000 aurrekontuko zuzkidura izan zuen. Aurten kopuru hori 60.000 euroetara gehitu da.

Dokumentazioa:
Bibliotecas y subvenciones

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa