(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kontsumitzaileen eskubideak gogoarazi ditu udako merkealdia hastera doanean asteazkena, 2007.eko ekainak 27

Uztailean 1ean, Nafarroan, udako merkealdia hasiko denez, abuztuaren 31 arte, Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia Departamentuak, bere Kontsumo Zerbitzuaren bidez, indarreko legeak gogoarazi ditu eta kontsumitzaileei hainbat gomendio egin die.


Gogoarazi behar da 2007. urte honetan, ondoko laugarren urtez, udako merkealdia uztailaren 1ean hasiko da. Data hori aurreneko aldiz 2004. urtean ezarri zen, alegia, aurreko kanpainetan baino hamabost egun lehenago, mugakideak diren beste autonomia erkidegoetako merkataritza gastuak ihes ez egiteko. Hori, Foru Komunitatean merkealdia beranduago hasten zelako ematen zen.


Nafarroako merkealdia araupetzen duen Foru Aginduak dio udako merkealdia uztailaren 1ean hasten dela eta abuztuaren 31n bukatzen dela. Garai horren barruan, merkealdiko gutxienezko iraupena astebetekoa izango da eta gehienezkoa, berriz, bi hilabetekoa.


Merkealdia aurretik eskainitako artikuluak merkeago saltzen diren aldia da. Hau da, merkatuko artikulu guztiak, euren prezioa murriztu baino lehen salgai izan behar ziren, eta gainera, gutxienez, ohiko eskaintza baino hilabete batez, merkealdia baino lehen. Horrela, saihestu nahi da ohikoa baino prezio merkeagoan saltzeko espresuki erosi diren objektuak salgai ez jartzea, hura arau-hauste larria delako.


Dendari bakoitzak aukeratutako merkealdiaren data argi eta garbi erakutsi beharko du, bai erakusleihoan eta bai barnealdean. Etiketan prezio arrunta eta merkatu dena adierazi behar dira. Merkealdiak salgai dauden artikuluen %50 baino gutxiagori eragiten badio, zehaztu beharko da zein artikulu merkatu diren. Dendaren artikuluen %50 baino gehiagori aplikatu bazaio, iragarki generiko bat nahikoa izango da.


Dendariak ezin du kreditu txartelaren bidez egindako ordainketa ukatu, normalean onartzen badu, prezioetan kargurik egin gabe. Horretaz gain, salmentako fakturak edo frogagiriak eman behar ditu eta erreklamazio orria eskaini beharko du. Hondatutako artikuluak itzultzea onartu behar du, prezioa ordainduz edo baldintza onetan dagoen beste artikulu berdina entregatuz.

Aholkuak


Nafarroako Gobernuaren Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak, horretaz gain, honako aholkuak eman du, merkealdiko araudiari eta ezaugarriei dagokienez:


Erosi bakarrik beharrezkoa dena. Merkealditako objektuak neurririk gabe erostera atera baino lehen, zerrenda bat egin behar duzunarekin. Komenigarria da aurretik gehienez gastatuko duzun kopuru bat ezartzea.


Erosi prisarik gabe. Ez utzi publizitateak edo prisak eragitea. Hobe da egun batetik bestera desagertzen ez diren denda egonkorretan erostea. Merkealdia hasi eta ondorengo 15 egunetik aurrera, deskontu gehiago izaten dira eta arropa lasaiago ikus daiteke.


Kalitate bera, prezio txikiagoa. Merkealdian kalitate bera eskaini behar da prezio txikiagoan. Denboraldi honetan salgai egon diren produktuak eskaini behar dira, ez hondatuta daudenak, ezta merkealdirako espresuki jarri direnak ere. Beraz, produktuak eta etiketa egoera onean egotea exijitu behar da. Horrenbestez, merkealdia aurretik eskainitako objektuak prezio txikiagoan saltzen diren aldia da.


Txartelak. Dendek merkealdian urteko gainontzeko aldietan eskaintzen dituzten zerbitzu berberak eskaini behar dituzte. Hau da, kontsumitzaileek txartelak erabil ditzakete, aurretik onartzen baziren, osagarrizko kargurik gabe merkealdian ordaintzegatik.


Eskubide berberak. Txartelen adibidea, urteko gainontzeko hilabetetan indarrean dauden kontsumitzailearen beste eskubideei aplika dakieke. Horrela, dendariak fakturak eta salmentako frogagiriak egin behar ditu nahita nahiez, eta erreklamazio orriak eskaini behar ditu. Bermearen baldintzak aurretik eskainitako berberak izan behar dira. Adibidez, arropako konponketan, urteko gainontzeko hilabetetan doanekoak badira, baita merkealdian ere.


Itzulerak. Ordaindu baino lehen, galdetu behar da itzulerak onartzen dituzten ala ez. Dendak, bai merkealdian eta bai beste edozein aldian ere, ez du zertan dirua itzuli behar, ezta beste produktuengatik aldatu behar ere, erositako artikuluak ez badu hutsik edo akatsik, eta dendak ez badu adierazten zerbitzu hori eskaintzen duela. Dendaria da, bere enpresa politikaren arabera, aldaketak edo itzulerak egiteko baldintzak erabakitzen dituena. Oro har, dendek ez dituzte kopiatu daitezkeen objektuak aldatzen (bideo zintak, CD), barruko arropa edo higiene arropa edo festetarako arropa.


Fakturarekin. Erosketaren faktura edo ticketa eskatu, dendariak nahita nahiez entregatu behar. Premiazkoak dira aldaketa edo erreklamazioren bat egiteko.


Bermea. Nahitaezkoa den artikuluetan eskatu behar da, beteak beste, optikako materialean, altzarietan, gailu elektrikoetan, etab.


Baleak. Baleak legearen arabera araupetu ez den dendarien praktika bat da, hala ere, dendariak kontsumitzaileari eskaini diezaioke ohiko ohitura eta zerbitzua moduan. Erreklamazio orria eskatu, arazoren bat sortuz gero.


Erreklamazioak. Erreklamazio orriak nahitaezkoak dira urteko edozein garaian.


Nafarroako Gobernuaren Kontsumo Zerbitzuak, merkealdirako ezarritako arauak betetzen direla bermatzeko ondorioetarako, gogoarazi du isunak ezarri direla betetzen ez dituzten dendetarako. Horiek arinak edo larriak izan daitezke, gehienez, 15.000 euroko isunekin. Arau-hauste arinak direla eta, ohartarazpena edo gehienez 3.000 euroko isuna jar daiteke. Hura eman daiteke merkealdiko salmentak baimendutako adietatik kanpo egiterakoan, edo prezioen merkatu desegokia egiterakoan eta arauak ez betetzerakoan. Arau-hauste larrietako batzuk honakoak izan daitezke: hondatutako objektuak edo horretarako espresuki erositako objektuak merkealdietan eskaintzea.


Edozein zalantza edo arazo izanez gero, gomendatzen da kontsumitzaileen elkartetara, Kontsumitzailearen Informazio udal bulegoetara edo Nafarroako Gobernuaren Kontsumo Sailera bertara joatea (Kontsumitzailearen Informazio gunea), Iruñean, Tomas Caballero parkea 1, 2. solairua.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa