(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak "parrandan" ateratzen diren gazteen artean drogen kontsumoa prebenitzeko kanpaina bat sustatu du asteazkena, 2007.eko ekainak 27

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak, Drogamenpekotasunen Foru Planaren bidez, "parrandan" ateratzen diren 15 eta 24 urte arteko gazteei zuzenduriko droga kontsumoa prebenitzeko kanpaian bat abian jarri du, aisialdian erabakiak hartzean duen garrantzia nabarmentzeko eta festan portaeran norberaren kontrola sustatzeko helburuarekin.


gazteen artean drogen kontsumoa prebenitzeko kanpaina

Kanpainaren kartela.

Kanpainaren izenburua "De marcha también decides / Parrandan zabiltzala ere erabakiak hartu behar" da eta sustatzen duten materialak –mural kartelak eta patrikan sartu daitezkeen informazio erabilgarria eskaintzen duten goitik beherako liburuxkak- atzotik banatzen ari dira gazte elkartetan, eskoletako gurasoen elkartetan, drogamenpekotasunaren aurkako borrokarekin lotutako erakundeetan, emakumearen laguntza zentroetan, lehen mailako osasuneko eta adimen osasuneko zentroetan, eta drogen programetako udal zerbitzuetan.


Goitik beherako 40.000 liburuxka gazteleraz eta 1.500 euskaraz argitaratu dira, baita 1.200 kartel gazteleraz eta 1.000 euskaraz ere. Material hauetan irudikatzen den eszena nagusiena festa gune bat da. Bertan, gazteek festetan aurkezten zaizkien egoeren aurrean erabaki arduratsuak hartzen dituzte. Kanpaina hau Osasun Departamentuak berak 2006. urtean garatu zuenaren jarraipena da, "Amigos, amigas, marcha / Neska-mutilak, martxa".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa