Castellano | Euskara | Français | English
"Beerroute" proiektua garagardoaren eta aipatutako produktuko kontsumoarekin lotutako zerbitzuen salmenta eta inportazioan espezializatutako lokal batean datza. Iruñeko Cuatrovientos Institutuko ikasleen talde batek aurkeztu du, eta gaur, ‘Jóvenes Emprendedores en la Formación Profesional’ izeneko bederatzigarren edizioko Negozio Ideia hoberenaren saria jaso du.
Corellako Minusbaliatu Fisikoen eta Psikikoen Elkarteko Lan Zentro Bereziak (ADISCO), kandelen ekoizpenean aditua, gaur goizean elizkizunetako kandelak egiteko ildo berri bat inauguratu du. Makina berri horiek (600.000 eurotan baino gehiago erosi dira), Nafarroako Lan Zerbitzuaren bidez diruz lagundu dira, 320.000 euroekin. Kopuru hori lau urtetan finantzatuko da, eta erakunde autonomoak Lan Zentro Bereziei emandako inbertsioetako laguntzen urteko partidaren barruan sartu da.
Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, bihar, ostirala, hilak 29, Zaragozako Nafarroa Etxean (Santiago kalea, 27) inauguratuko du "Navarra. Impulso permanente" izeneko erakusketa, Nafarroako Gobernuaren Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak sustatuta, Espainiako beste herrietan dauden Nafarroako Zentroen eta Etxeen laguntzarekin.