Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du datorren astelehenetik, uztailak 2, uztailaren 16 arte, biak barne, Belaguako Portua trafikoari eten egingo dela, Izabatik Frantziara doan errepidean (NA-1370).
Mozketak 10 eta 26 kilometro artean kokatutako zatiari eragingo dio, eta 8 eta 20 arteko lan ordutegian emango da.
Neurri hori hartuko da errepidea egokitzeko eta hobetzeko lanak burutu ahal izateko, 2007ko Frantziako Tourra dela eta, eta hain zuzen ere, galtzadaren zorua berritu ahal izateko.