Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendariak (NLA), David Sainz Jiménez, eta Nafarroako Mendiko Federazioaren presidenteak (NMF), Koldo Goñi Garay, gaur goizean hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza berritzeko.
Ezkerretik eskumara Alberto Otamendi, David Sáinz eta Koldo Goñi.
(
irudia handitu
)
Hitzarmen honen helburu nagusia eskalada praktikatzen duten kirolarien prebentzioa eta segurtasuna hobetzea da horretarako gaitutako guneetan, Larraona-Eulate (Ameskoa) eta Etxaurin, Kirol modalitate honetako federatuei eta zaleei zuzenduriko prebentzio eta kontzientziazioko bestelako ekimenez gain. Horretarako, aurten, 10.273,86 euroko diru-laguntza esleitu da.
Hain zuzen ere, hitzarmenak 2007.urterako aurreikusi du Larraona-Eulaten (Aranaratxe sektoreko 16 bide, bakoitza batezbesteko 32 metro luzerarekin) eta Etxaurin (guztira 35 bide, horietatik 7 bi luzerarekin, Kiriak, Rueca, Huso, Africana, Cantero eta Las Rellas sektoreei dagokienez) kokatutako eskolei dagozkien eskalada bideak berritzea edo berriz hornitzea.
NMF-k Nafarroako eskaladarako egindako berrikuntza premiazkoenak izan dira. Federazioak helburu horretarako espresuki sortutako batzorde batu du eta hura burututako lanak ikuskatzeaz eta ainguraketen eta soken berrikuntzaren bidez lortu nahi duten kalitatea eta segurtasuna ezin hobea dela ziurtatzeaz arduratuko dira.
Horretaz gain, Etxauriko baldintza orografikoen eraginez, oso zaila denez zauritutako eskalatzaileak helikopteroz erreskatatzea, Nafarroako Larrialdietako Agentziak diru-laguntza emango du ere gutxienez bi metro zabalera duten bideak egokitzeko lanetarako, 3. aparkalekuaren eta Kiriako sektorearen artean, sektore hori eta Huso zonaldearen artean eta azken hori eta 2. aparkalekuaren artean, hartara, egon daitezkeen zaurituak esku-ohez eraman ahal izango dira, segurtasun osoz.
Azkenik, hitzarmenari esker, aurtengorako, prebentzio eta kontzientziazioko bi jarduera burutuko dira: mendiko medikuntzako eta laguntzako ikastaro bat, Federazioak antolatuta; eta federatuen artean eta Foru Komunitateko mendizaleek gehien erabilitako lokalen eta aterpeen bidez, "Este invierno…no sufras la montaña, ¡Disfrútala!. Diez consejos de oro para tu seguridad" izenburua duten liburuxka eta kartelak.
Gaur NLA eta NMF artean sinatutako hitzarmenak aurrekoa berrituko du eta Diru-Laguntzei buruzko Foru Lege berrira egokitu du, hartara Nafarroako Gobernuak Nafarroako Mendiko Federazioari zuzeneko laguntza eman ahal izango dio, 2007ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partiden pentzura.