(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berdinketaren aldeko Nafarroako Erakundeak udalerrientzat diru-laguntza eman du berdinketa teknikari profesionalak kontratatzeko astelehena, 2007.eko uztailak 2

Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko Aukera Berdinketaren I. Planaren esparruan, Berdinketaren aldeko Nafarroako Erakundeak 122.671,17 euroko diru-laguntza hainbat toki erakunderi eman die berdinketa udal teknikari profesionalak kontratatzeko.


Hauek izan dira diru-laguntza honen udal onuradunak: Cintruenigo, Uharte, Los Arcos, Bortziriak Mankomunitatea (Lesaka, Igantzi, Bera, Arantza eta Etxalar), Azkoien, Atarrabia eta Zizur Nagusia, (horiek dagoeneko berdinketa teknikari bat dute kontratatua euren langileen artean), baita Ablitas, Arguedas, Azagra, Corella, Murchante, Tafalla eta Tutera ere (horiek aukera prozesuan daude).


Berdinketa teknikaria toki erakundean sendotzen ari den profil bat da. Pertsona horiek, diplomatura edo lizentziaturarekin eta berdinketa arloan aditua, B mailarekin baliokidea den administrazio kontratu bat dute. Oraingoz, bakarrik Iruña, Lizarra, Altsasu eta laster Burlatak berdinketa teknikari bat dute langileen artean, langile funtzionarioen araubidean. Hauek dira toki erakundeetan garatu beharreko zereginak:



Herri Administrazioko generoa eta aukera berdintasuna


Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko berdintasun politiken buruak, Herri Administrazioko Erakundearekin batera, 160 ordu irauten dituen espezializatutako programa bat abian jarri du, "Género e Igualdad de Oportunidades: Aplicación en la Intervención en la Administración Pública" izenburuarekin. Programa horren helburua Nafarroako Herri Administrazioko langileei genero eta aukera berdinketari buruzko espezializatutako heziketa eskaintzea da, eta maiatzean abian jarri zen, "Genero ikuspegia duen esku-hartze profesionalari" buruzko 70 orduko modulu batekin. Modulu horren lehenengo lau saiotan, generoaren teoria, azterketa eta ikuspegiari egin zitzaien, baita ahalmen eta buruzagitza areagotzeari ere, inguru profesionalean komunikazio eta negoziazio eraginkorragoa eta adierazgarriagoa gauzatu ahal izateko. .Lehenengo modulu honek irailean jarraituko eta honako Udalak kontratatutako berdinketa teknikariak bildu ziren bertan: Alsasua/Altsasu, Berriozar, Burlata, Erdi Zonaldeko Garapen Partzuergoa, Lizarra, Uharte, Lekunberri, Bortziriak Mankomunitatea, Iruña, Atarrabia eta Zizur Nagusia. Nafarroako Gobernuaren aldetik, honako hauek joan ziren: Heziketa Departamentuko Hezkidetzako aholkularia, Nafarroako Lan Zerbitzuko berdinketaren negoziatu burua eta Berdinketaren aldeko Nafarroako Erakundearen langileak beraiek.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa