(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Murchante Udalerako 100.000 euroko diru-laguntza bat ontzat eman da VINATURE proiektuan parte hartzeagatik astelehena, 2007.eko uztailak 2

Programaren helburua lanbide, lan eta etengabeko heziketa sustatzea da, mahastizaintzako lan kalitatea hobetzeko bitarteko gisa


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Murchanteko Udalari 100.000 euroko diru-laguntza ematea, VINATURE proiektuan parte hartzeagatik, Interreg III-A programaren barruan. Riscleko Udalak (Gers, Midi-Pyrenées) bertan ere hartu du parte.


Proiektuak arreta berezia eman dio lanbide, lan eta etengabeko heziketari, Nafarroan estrategikoa den sektore baten lan kalitatea hobetzeko bitarteko gisa, mahastizaintza, alegia. Horrela, VINATURE programak ingurumen eta turismoko estrategia barne hartzen du, barneratutako lurralde garapena sustatuz.


Era berean, proiektuak heziketari arreta berezia jarri dio, esparru honetan praktika onen transferentzia erabiltzeko eta planteatzeko, izan ere, programaren Frantziako bazkideak esperientzia handiko heziketa zentro bat du.


Nafarroako Gobernuak gaur emandako diru-laguntza 2005-2007ko Nafarroako Lan Planaren barruan sartzen da, honako helburu nagusiekin: erabateko lana lortzea, laneko kalitatea eta produktibitatea hobetzea eta giza sendotzea, kohesioa eta txertatzea, eragozpen bereziak dituzten pertsonen lana sustatuz. Era berean, lanari buruzko Europako arauetan aipatzen da toki mailako lanpostuen sorkuntzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar direla. Horrela, tokiko erakundeak agertzen dira toki mailako lanaren sustapenaren agente garrantzitsuenen artean. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Lan Zerbitzua, normalean, dagozkien udalerrietan lan politikez arduratzen diren tokiko erakundeekin lankidetza lanetan aritzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa