(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun kontseilariak aurkeztu du Nafarroako Gobernuak 2007ko San Fermin Jaietarako prestatutako dispositiboa astelehena, 2007.eko uztailak 2

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, gaur goizean aurkeztu du Osasun Departamentuak San Fermin jaietarako prestatutako osasun dispositiboa. Aurten ere, osasun larrialdietarako erreferentziazko zentroa General Solchaga Anbulatorio izango da (San Fermín kalea 29). Bertako Larrialdietarako Zerbitzua jaietarako indartuko da, eta etenik gabe zabalik izango da ostiraleko 8etatik, uztailak 6, igandeko 8etara arte, uztailak 15.


Osasun Departamentuak hiritar guztiei gomendatu die General Solchaga anbulatorio horretara zuzentzea, hiriko erdigunean, larrialdietako osasun zerbitzua behar dutenean.


Osagarri moduan, "San Fermín" Osasun Zentroa zabalik izango da jaietako berezko patologietarako. Váquez de Mella eskolan kokatuta dago (Olite kalea 3), General Solchaga anbulatoriotik gertu. Zentro hori, Iruñeko Udalak antolatuta eta Gurutze Gorriak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbidea lagunduta, 5 medikuez, 3 erizainez, sorosle boluntarioez eta anbulantzietako laguntza teknikoez (OLT) antolatuta izango da.


Nolanahi ere, Osasun Departamentuak eskatu die, bai Iruñeko eta bere eskualdeko bizilagunei eta bai etorriko diren bisitariei, eskatu die, jaietako egunetan, ahal den neurrian, ez joateko Nafarroako Ospitaleko eta Virgen del Camino Ospitaleko larrialdi zerbitzuetara, izan ere, bertako jarduera, larrialdietako kasuetarako murgildu behar da. Luxazioak, ebakiak, kontusio txikiak eta bestelako ezbehar txikiek larrialdietako osasun laguntza benetan behar dutenak eraginkortasunez laguntzea oztopatu dezakete.


Iruñeko eta bere eskualdeko ohiko osasun garraioko sarea (ZIU anbulantziez, SAMU 3 anbulantziez eta helikoptero medikalizatu batez osatuta) jaietarako indartuko da, 3 SAMU anbulantzia medikalizatuarekin, ZIU mugikor 1 eta laguntzazko lau ibilgailuekin.


Laguntza Txupinazoan


Uztailaren 6an, Txupinazoa dela eta, lehen laguntzako bi postu izango dira, Jacoba Igarobidean eta Udaletxeko atzeko aldean kokatuta. Postu horietan, Gurutze Gorria, DYA eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin instalatuta, kolpeak eta kontusioak, kristalek eragindako ebakiak eta jaien hasierako ekitaldian biltzen den jendetzak eragindako bestelako patologia txikiak direla eta beharrezko osasun laguntza eskainiko da.


Txupinazoko dispositiboa hau 5 medikuez, 3 erizainez, sorosleen taldeez, SAMU 5 anbulantzia medikalizatuez eta laguntzazko 2 ibilgailuez osatuta egongo da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa