(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Antzerki-bisitak antolatu dira César Borgiaren V. Mendeurrena dela eta

asteartea, 2007.eko uztailak 3

Hurrengo larunbatean, uztailak 7, antzerki-bisitak abian jarriko dira, César Borgiaren V. Mendeurrena dela eta, Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak eta Vianako Udalak antolatutako programaren barruan.



Uztailaren 7an eta irailaren 2 arteko larunbatetan eta igandetan (uztailaren 21 eta 22 izan ezik zaindariaren jaiak direlako) Sapo Producciones konpainiak hiriko zazpi toki desberdinetan, César Borgia eta bere familiaren bizitza eta garaiko eszena desberdinak antzeztuko ditu.


Ibilbidean zehar, pertsonaia desberdinek (besteak beste, Johanes de Bargota eta Leonardo Da Vinci, Alejandro VI. Aita Santuan eta Lucrecia Borgia, César eta Juan de Albret) Borgiaren eta Viana herriko historiaren une desberdinak antzeztuko dituzte, amaierako etapa bateraino iritsi arte. Bertan, txotxongiloen taldeak, Santa María elizaren kanpoaldean, bere hilobi ondoan, 1953. urteko telebistako emankizun bat erreproduzituko dute. Horretan, No-Do-ak zuzenean hilarriaren berri zuzenean eman zuen.


Ibilbideak Vianako Turismo Bulegoan hasiko dira euro batean eta ordu eta erdi inguru iraungo dute. Larunbatetan, bi emanaldi eskainiko dira 12etan eta 18:30ean, eta igandeetan, berriz, emanaldi bat 12etan. Gomendatzen da aldez aurretik erreserbatzea. Informazio gehiagorako 948446302 telefonoan.


Bestalde, oraindik Vianako erromesen aterpean "Los Borgia en imágenes" erakusketa bisitatu daiteke, irailaren 2ra arte. Juan Cruz Labeaga Mendiola jaunak erakusketa koordinatu du, eta bere helburua César Borgia eta bere familiaren ikonografia, eta Vianako eta Nafarroako XVI. mendeko arte sakroa eta dokumentala erakustea da.


Erakusketak zortzi atal desberdin ditu eta horiek hainbat jatorri duten piezak hartzen dituzte barne, besteak beste: Vianatik etorritakoak, Bargota, Iruña, Julio Caro Baroja Museoa, El Almodí de Xátiva Museotik, eta erakusketarako aldi baterako partikularrek utzitako piezak.


Ekainaren 30a arte, guztira, 1.778 lagunek bisitatu dute erakusketa, eta ekainean, bisitarien kopurua nabarmen igo da.


Vianako César Borgiaren V. Mendeurreneko programazioa uda honetan biziagoa izango da, bertan, erakusketak, udako zinema kontzertuak eta kaleko ikuskizunak bezalako ekintzak programatu baitira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa