(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzaldien ziklo bat antolatu da "Fitero, el legado de un monasterio" erakusketaren esparruan asteazkena, 2007.eko uztailak 4

Nafarroako Ondare eta Arte Katedrak antolatu du, uztailaren 17, 18 eta 19rako, arratsaldeko zortzietan, eta doaneko sarrerarekin, hitzaldien ziklo bat "Fitero el legado de un monasterio" erakusketaren testuinguruan, Nafarroako Ondare Historikoaren Kontserbaziorako Fundazioak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren babesarekin.


Hitzaldien zikloak parrokiaren, Fiteroko Udalaren eta monasterioko Lagunen Elkartearen laguntza jaso du. Hiru hitzaldiak monasterioan garatuko dira eta erakusketaren piezei dagozkion alderdiei buruz mintzatuko dira.


Lehenengoa, "En torno al retablo mayor" izenburuarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Departamentuko Pedro Luis Echeverría Goñi irakaslearen eskutik garatuko da, Rolan Mois jaunaren lanean aditua. Bertan, maisu flamenkoak margotutako taula handien alderdi historikoak eta artistikoak azalduko ditu, baita bere pilastretan eta frisoetan garatzen diren lan polikromoaren eta programa ikonografikoa ere, eduki pagano eta mitologikoekin.


Bigarren hitzaldia Ignacio Miguéliz Valcarlos Nafarroako Ondare eta Arte Katedraren irakaslearen eskutik garatuko da, "Platería y artes suntuarias" izenburuarekin. Bertan, pieza zehatz batzuei buruzko hainbat gai azalduko du, batez ere monasterioko ondarearen zilarrezko piezak, baita Fiteroko San Raimundo figurarekin lotutako beste batzuk ere.


Hirugarrena, "Las devociones seculares y las artes en Fitero" izenburuarekin, Erakusketaren koordinazioaren eskutik garatuko da, Ricardo Fernández Gracia, Nafarroako Unibertsitateko Arte Departamentukoa. Azken horrek hainbat izeneko eskulturaz eta pinturaz hitz egingo du Fiteroko abade elizan, parrokia Desamortizazioko garaietatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa