(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidentea PSN alderdiarekin hitz egiteko presta dago Nafarroarako konstituzioan eta foruan oinarritutako gobernu-akordio bat lortzeko asteazkena, 2007.eko uztailak 4

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur goizean agertu da prentsaurreko batean bera buruzagi den alderdia, UPN, Nafarroako Alderdi Sozialistarekin (PSN) hitz egiteko prest dagoela adierazteko, Foru Komunitateko gobernu-akordio bat lortzeko.


Nazioko Gobernuaren Presidenteak esandakoari dagokionez, José Luis Rodríguez Zapatero, Nazioko Estatuari buruzko Eztabaidan (UPN alderdiari aurreko hilabetetan PSN alderdiaren aurka esandako irainak zuzentzeko eskatu zion), Sanz Presidenteak aipatu du orain eskatzen duen elkarrizketa, eta hauteskundeak baino lehen Nafarroako sozialistei eskatutako elkarrizketa, desadostasun horiek konpontzeko bide egokiena dela.


Sanz jaunak egiaztatu du UPN eta PSN hauteskunde proposamenen %90 baino gehiago antzekoa dela gizarte politikari dagokionez eta %100, berriz, instituzioen eta azpiegituren programei dagokienez.


Sanz Presidentearen ustez, "gobernatzeko akordioa ez da programari dagokion gai bat, nahiari dagokiona baizik". Era berean, Sanz jaunak adierazi du "Nafarroako eta Espainiako egonkortasun instituzionala lortzeko konstituzioan eta foruetan oinarritutako gobernua eratu behar dela, eta orain arte, horixe bera zen UPN eta CDN alderdien ustea (egun Nafarroako Gobernua eratzen dutenak)", eta horretaz gain, esan du ere formula horrek Hobeagotzea eta Konstituzioa errespetatzen dituela, horregatik PSN alderdiari horrekin bat egiteko gonbitea egin dio, "hiritarrek eskatzen dute eta".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa