(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 96.000 euroko diru-laguntza eman dio Terrorismoko Biktimen Fundazioari asteazkena, 2007.eko uztailak 4

Nafarroako Gobernuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren bidez, 96.000 euroko diru-laguntza eman dio Terrorismoko Biktimen Fundazioari, 2007. urteko Nafarroako Gobernuaren kontzeptu gisa. Horrela adierazten da Javier Caballero Martínez kontseilariak onetsi berriko foru agindu batean.


Diru-laguntza hau Fundazioaren Estatutuetan zehaztutako interes orokorreko helburuak garatzeko erabiliko da. Terrorismoko Biktimen Fundazioa 2001eko azaroaren 16ko Ministroen Batzordearen erabakiaren bidez sortu zen, dagoeneko existitzen ziren fundazioek eta biktimen entitateek, eta enpresa eta entitate publikoek eta pribatuek parte hartzeko fundazio moduan. Ondoren, Nafarroako Gobernuak, 2002ko maiatzaren 20an antolatutako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, adierazi zuen Terrorismoko Biktimen Fundazioak babesten duen proiektuari atxiki nahi ziola, eta aipatu zuen horrek garatzen dituen jardueretan solidarioki parte hartu nahi zuela, Mezenasgo Batzordean parte hartzea onartuz.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa