(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak sinatu du Nafarroako Gobernuak Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketan parte hartzeko kontratua osteguna, 2007.eko uztailak 5

Alberto Catalán Higueras kontseilari bozeramaileak gaur sinatu du Nafarroako Gobernuak Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketan parte hartzeko kontratua. Roque Gistau Gistau jaunak kontratu bera sinatu du, alegia, "Expoagua Zaragoza 2008" Estatuko Elkartearen presidentea, erakunde antolatzailea.


Aipatutako akordioaren arabera, enpresa antolatzaileak Nafarroako Gobernuari bere eraikina kokatuko den lekuan doan emateko konpromisoa hartu du. Aipatutako kokalekua Gobernuaren esku izango da 2008ko urtarrilaren 2a arte.


Bestalde, Nafarroako Gobernua, parte-hartzaile gisa, bere eskura jarritako lekua egokitzeaz, mantentzeaz eta garbitzeaz arduratuko da. Era berean, bere erakusketa gunea egunero eta nazioarteko aipatutako erakusketaren ordu ofizialetan irekita izateko konpromisoa hartu du. Horretaz gain, kokaleku hori abenduaren 28an itzuli beharko du entregatu zitzaion baldintza berdinetan. Halaber, Gobernuak bisitarientzat jatetxe bat instalatu ahal izango du, Foru Komunitateko janari tipikoa zerbitzatzeko.


"Navarra, tierra en equilibrio" demarekin, kontzeptu hau zentzu zabalean aditzera eman nahi da: foru komunitateko eta beste komunitateko aurrerabide - garapen iraunkorraren arteko oreka eta aurrerabide - garapenaren arteko oreka.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa