(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur abian jarriko da Iruñeko sarrerak kontrolatzeko Foruzaingoaren eta Udaltzaingoaren baterako trafiko kontrolak osteguna, 2007.eko uztailak 5

Iruñeko Foruzaingoaren eta Udaltzaingoaren agenteek gaur abian jarri dute Iruñean uztailaren 15 arte Nafarroako hiriburuko sarrerak kontrolatzeko garatuko dituzten baterako kontrolak,iaz egin zuten bezala.


Atzo, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero, prentsaurrekoan ezagutzera eman zuen ekimen bat da, aurtengo San Fermin jaietarako Babes Zibileko Plan Bereziaren programaren barruan.


Trafikoko baterako kanpainen helburua bide segurtasunean arriskuan jartzen duten arau-hausteak atzematea eta salatzea da eta horretarako goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan garatuko den baterako zerbitzu bat abian jarri da. Bertan, gorputz bakoitzeko hiru agentek hartuko dute parte, txandakatzen joango den agintari arduradun batekin. Hauek izango dira puntuak: Baiona Etorbidea, Zaragoza etorbidea, Behe Nafarroa etorbidea. Ejército etorbidea, Arostegi etorbidea, Gipuzkoa Etorbidea, Beloso aldapa eta Magdalena kalea.


Gogoratu behar da iaz Foruzaingoak etilometriako 2.544 froga egin zituela, horietatik 791 Udaltzaingoarekin batera. Prebentziozko 54 kontrol osatu ziren eta froga guztietatik, 51 positibo izan ziren eta 4 atxilotu izan ziren sintomen eraginpean gidatzeagatik. Horretaz gain, 47 salaketa egin ziren onartutako tasa gainditzeagatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa