(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Ferminetako bigarren entzierroarengatik ospitaleratutako korrikalarietatik bi geratu dira ingresatuta igandea, 2007.eko uztailak 8

San Ferminetako bigarren entzierroarengatik Iruñeko ospitaleetan sartutako bederatzi korrikalarietatik bi geratu dira ingrestatuta, Bideko Ama Birjina Ospitalean, zehazki.


Entzierroa.

Gaurko entzierroko unea. ( irudia handitu )

Ondorengoak dira:


-M.P.G., 24 urtekoa, Valentziakoa, kailejoian zauritu da. Zezenak adarra sartu dio eskuineko izterrean, eta ebakuntza kirurgikoa egin diote. Bere pronostikoa larria da.


-Modou Mbengue, 37 urtekoa, Senegalekoa. Traumatismoa izan du zauriarekin ezkerreko besaurrean, Duque de Auhamada kalean. Bere pronostikoa ez da hain larria, baina ebakuntza kirurgikoa egin diote zauria ixteko.


Gainera, ospitale berean beste hiru korrikalari osatu dituzte, eta alta hartu dute.


Honakoak dira:


-J.G.P., 27 urtekoa, Palentziakoa. Traumatismoa izan du ezkerreko sorbaldan kailejoian hesiaren kontra kolpea hartu eta gero.


-David González del Campo García, 33 urtekoa, Madrilgoa. Estafetan traumatismoa izan du eskuineko sorbaldan.


-Jaime de Vargas Moreno, 27 urtekoa, Madrilgoa. Estafetan kontusioa izan du eskuineko hankan, zapalketen ondorioz.


Bestalde, Nafarroako Ospitalean beste lau korrikalariek hartu dute alta. Ondorengoak izan dira:


-R.R.D., 37 urtekoa, Kordobakoa. Santo Domingon kontusioak izan ditu. Bere pronostikoa ez da larria.


-O.L.R., 35 urtekoa, Iruñekoa. Mercaderes kalean zauritu da. Kontusioak eta buruko traumatismoa izan ditu. Bere pronostikoa ez da larria.


-I.R.O., 21 urtekoa, Antsoaingoa. Buruko traumatismoa izan du Santo Domingon. Bere pronostikoa ez da larria.


-B.S., 23 urtekoa, Frantziakoa. Traumatismoa du saihetsetan, eta bere pronostikoa arina da. Espoz eta Mina kaleen artean zauritu da.


Ongi sendatzen ari dira .


Bestalde, atzoko entzierroan zauritutako eta ospitalean geratu ziren bi korrikalariak ongi sendatzen ari dira.


Gogorarazteko, hauek izan ziren: batetik, Australiako 36 urteko C.M., zezenak eskuineko izterrean sartu zion adarra, Santo Domingon; bestetik, Burlatako 33 urteko R.I.R., eskuineko humeroa hautsi zuena kailejoian


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa