Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziako su-hiltzaileek gaur goizean sute bat itzali dute 9,30ean inguru, Olatz – Subitzatik gertuko bildu gabeko laboreko finka batean, NA-6000 tokiko errepidea eta El Perdón Mendilerroaren artean.
Prebentzio moduan, eta aipatutako herria sutea sortu den lekutik oso gertu dagoenez, NLA-k bertaraino eraman ditu Nafarroako aire ibilgailu guztiak (Nafarroako Gobernuaren suteen aurkako hiru helikoptero eta Tafallan basea duen Ingurumen Ministerioak emandako hegazkina) eta Miluze-Iruneko eta Tafallako su-hiltzaile etxetako lurraldeko baliabideak.
10.50ean inguru, NLA-k kontrolatutzat jo du aipatutako sutea. Horren eraginez, bildu gabeko laboreen bi hektarea inguru kaltetu dira. Suteen aurkako baliabideen jardun azkarrari esker, ez Olatz-Subitza herria ezta El Perdón Mendilerroa ere, ez dira arriskuan izan.
Su-hiltzaileen talde bat bertan gelditu da sua berriro sortu ez dadila ekiditeko eta jatorri ezezaguna duen sute honen azken sugeldo guztiak itzaltzeko.