Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Guztira, Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea ospitale zerbitzuetako larrialdietako zerbitzuek zortzi korrikalari artatu dituzte, gaur goizean izandako 2007ko San Fermin jaietako hirugarren entzierroaren ondoren. Horietako inork ez du adarkadarik jaso, nahiz eta Estatu Batuetatik etorritako mutiletako batek, ukondoa hautsi, eta ondorioz, pertsonalki eskatu duen bezala, bere herrialdera itzulitakoan ebakuntza kirurgikoa egingo diote.
Zezen bi Estafeta kaletik, bere aurrean gazte talde bat.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Ospitalean lau mutil artatu dira:
- R.H.T., Arlintonekoa (Virginia Estatua AEB) 30 urtekoa, Kailejoieko zatian zauritua, ukondo hausturarekin. Zauritu larria eta boluntarioki ospitale alta eskatu du bere herrialdera itzultzeko eta bertan ebakuntza kirurgikoa egiteko.
- R.M.M., Madrilgoa, 29 urtekoa, Estafeta zatian, burezur-entzefalo traumatismoa eta kontusio anitzak. Ez hain pronostiko larria. Ospitaleko alta.
- J.M.B.R., Antsoainekoa (Nafarroa) 32 urtekoa, Mercaderes zatian zauritua, buruko ile larruan. Pronostiko arina. Ospitaleko alta.
- J.L.C.A., Guadalajarakoa, 45 urtekoa, Mercaderes zatian zauritua, burezur-entzefalo traumatismo arina dauka. Ospitaleko alta.
Era berean, Virgen del Camino Ospitalean lau korrikalari gehiago artatu dira:
- Pascual Rubert Cardá, Villarealekoa (Castelló) 50 urtekoa, Santo Domingo zatian zauritua, kontusioa dauka eskuineko sorbaldan eta bere pronostikoa arina da. Ospitaleko alta.
- I.G.T., 24 urteko Iruindarra, Telefonica zatian zauritua, traumatismo bat dauka eskuineko belaunean. Ospitaleko alta.
- R.P.S. Lizarrakoa, 26 urtekoa, Telefonica zatian zauritua, oinkada bat dauka gluteo batean. Zauritu larria. Ospitaleko alta.
- Guillermo Aldave Orzaiz, Iruñekoa, 22 urtekoa, Kailejoieko zatian zauritua, kontusioa dauka aurpegian, pronostiko arina. Ospitaleko alta.
Aurreko entzierroetako zaurituen bilakaera
Gaur Nafarroako Ospitaleak eta Virgen del Camino Ospitaleak eskainitako mediku parteen arabera, SNS-O zerbitzuko aipatutako ospitaletan dauden aurreko entzierroetako zaurituen bilakaera aldekoa da.
Hauek dira ospitalean jarraitzen duten aurreko eguneko korrikalariak:
- C.M., Australiakoa, 36 urtekoa, eskuineko giharrean adarkatu zuten uztailaren 7ko entzierroan, Santo Domingo zatian. Nafarroako Ospitalean jarraitzen du.
- R.I.R., Burlatakoa, 33 urtekoa, uztailaren 7ko lehenengo entzierroan, Kailejoieko zatian, eskuineko humeroa hautsi zuen. Virgen del Camino Ospitalean jarraitzen du.
- Manuel Pérez Galán, Valentziakoa, 24 urtekoa, sastada bat dauka eskuineko giharrean, uztailaren 8ko entzierroan egina, Kailejoieko zatian. Virgen del Camino Ospitalean jarraitzen du.
Bestalde, aipatu behar da Senegaleko Modou Mbengue-k, 37 urtekoa eta atzoko entzierroan, uztailak 8, ezkerreko besaurrean traumatismoa izan ondoren, zauriarekin, Duque de Ahumada zatian, atzo arratsaldean, ospitaleko alta eman zitzaiola,Virgen del Camino ospitalean artatu ondoren.