Castellano | Euskara | Français | English
Guztira, Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea ospitale zerbitzuetako larrialdietako zerbitzuek zortzi korrikalari artatu dituzte, gaur goizean izandako 2007ko San Fermin jaietako hirugarren entzierroaren ondoren. Horietako inork ez du adarkadarik jaso, nahiz eta Estatu Batuetatik etorritako mutiletako batek, ukondoa hautsi, eta ondorioz, pertsonalki eskatu duen bezala, bere herrialdera itzulitakoan ebakuntza kirurgikoa egingo diote.
Nafarroako Gobernuaren Iruñeko zerbitzuetako jendearenganako arreta bulegoak itxita egogno dira uztailaren 9 eta 10ean (astelehena eta asteartea), San Fermin Jaiak direla eta.
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziako su-hiltzaileek gaur goizean sute bat itzali dute 9,30ean inguru, Olatz – Subitzatik gertuko bildu gabeko laboreko finka batean, NA-6000 tokiko errepidea eta El Perdón Mendilerroaren artean.