(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 98 lagun atxilotu ditu eta NLA-k 695 gertakari artatu ditu jaietako lehenengo lau egunetan asteartea, 2007.eko uztailak 10

Foruzaingoak, San Fermin jaietako lehenengo lau egunetan, guztira, 98 lagun atxilotu ditu, askotariko delituak egiteagatik, iaz baino askoz gehiago, izan ere, aldi horretan 52 lagun atxilotu ziren.


Entzierroko laguntzako osasun dispositiboaren irudia

San Fermin jaiekin lotutako hiru larrialdietako bi Iruñeko Alde Zaharrean izan ziren. ( irudia handitu )

Igoera nabarmen hori ondarearen aurkako delituen atxilotuengan erregistratu da (43), bereziki, zorro-lapurrak, izan ere, iaz, jaietako laugarren egunean, hamaika (11) besterik gabe atxilotu ziren kontzeptu honengatik. Atxilotutako 43 zorro-lapurretatik, nabarmena da errumaniarren kopuru altua, horietako 31 herrialde horretakoak baitira. Gainontzekoetatik, 6 Espainiakoak dira, 3 Algeriakoak, 1 Kubakoa, 1 Marokokoa eta beste 1 Venezuelakoa. Azken kasu horretan, 52 urteko Venezuelako gizonezko bat Iruñeko Alde Zaharrean atxilotu zuten uztailaren 6an, 16:00etan, 1.800 € zituela. Hurrengo egunean, berriz atxilotu zuten Zezen Plazako inguruetan lapurreta egiteagatik.


Honako hauek osatzen dute atxilotuen epigrafea, aurretik deskribatutako ez bezalako delituak egiteagatik: 10 lagun drogekin trafikatzeagatik, 27 delitu desobedientziengatik edo agintaritzaren aurkako atentatua edo erresistentziagatik, 4 desordena publikoarengatik eta izapide judizialak ireki behar izan zaizkien beste 4 atxilotu alkoholemiarengatik.

Paraleloki Foruzaingoaren Hiritarrenganako Arreta Bulegoan salaketa gehiago jarri dira, Gaztelu Plazan kokatuta. Bertan, guztira 616 salaketa penal bildu dira, eta horietatik 557 ebasketa delituei dagozkie (bertan, ez da indarrik egiten delitua exekutatzeko) eta 10, berriz, indarrez eragindako lapurretei. Era berean, 13 salaketa izapidetu dira erasoengatik.


Foruzaingoaren Hiritarrenganako Arreta Bulegoan (HAB) salaketa gehien jasotako eguna larunbat izan zen, uztailak 7: 212 salaketa izapidetu ziren, horietatik 199 ebasketengatik eta 6 lapurretengatik izan ziren. Ondoren, kopuruari dagokionez, uztailaren 6 jasotakoak izan ziren: 176 salaketa (159 ebasketengatik eta 6 lapurretengatik), eta uztailak 8: 143 salaketa (129 ebasketengatik eta 2 lapurretengatik) eta azkenik atzoko eguna, uztailak 9: 85 salaketa (70 ebasketengatik).


Iaz, jaietako erdialdean, Foruzaingoak, zegoeneko, 452 salaketa izapidetu ziren, eta horietatik 413 ebasketengatik izan ziren eta 8, berriz, lapurretengatik.


Bestalde, Foruzainek, egun hauetan, 209 lagun modu administratiboan salatu dituzte udal ordenantza haustegatik, gehien bat bide publikoan pixa egiteagatik, 249 lagun, trafiko eta bide segurtasuneko arloko arau-hausteengatik, eta 53, ikuskizunen arloko arau-hausteengatik zezen-jaialdietako ikuskizunetan (zezen korridak eta entzierroak).


Trafiko eta bide segurtasuneko arloari dagokionez, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioko patruilek guztira 23 zirkulazio istripu artatu dituzte. Bertan, 38 ibilgailuk hartu dute parte eta maila desberdineko 11 zauritu izan dira.


Era berean, trafikoko patruilek alkoholemiako 950 proba egin diete gidariei. Horietatik, 4 atxilotu dituzte alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta beste 24ri administrazio salaketa egin diete zirkulatzeko alkohol maila gainditzeagatik. Iaz bezala, aurten ere, Iruñeko Udaltzaingoarekin batera alkoholemia kontrolak instalatu dira hiriburuko sarreretan. Kapitulu horretan, 361 proba egin dira eta 13 gidari salatu dira.


Azkenik, Hiritarrarenganako Arreta Bulegoak galdutako 520 objektu bildu dituzte (bereziki dokumentazioa zuten zorroak). Horiek egunero Udaltzaingoaren bulegoetako Galdutako Objektuen Bulegora eraman dira, Monasterio de Irache kalean (telefonoa: 948 420612).


NLA-k larrialdietako 15.339 dei eta jaiekin lotutako 695 gertakari artatu zituen


Bestalde, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA), uztailaren 6 eta 9 artean (biak barne), larrialdietako 15.339 dei jaso ditu, 4.343 gertakariei dagokienez. Horietatik 695 San Fermin jaiekin zuzenean lotuta zeuden.


Egunen arabera, dei kopuru gehien jaso zen eguna larunbata izan zen, uztailak 7, hiritarren 4.446 deiekin. Ondoren, igandea izan zen, uztailak 8, 4.068 deiekin, ostirala, uztailak 6, 3.874 deiekin, eta atzoko eguna, astelehena, uztailak 9, 2.951 deiekin. Era berean, aipatutako deiak direla eta, San Fermin jaiei dagokienez, NLA-k artatutako deien kopuru gehien erregistratu zen eguna larunbata izan zen, uztailak 7, 255 gairekin, ondoren, ostirala, uztailak 6, 225 gertakarirekin. Igandean, uztailak 8,134 gertakari erregistratu ziren eta atzo, astelehena, uztailak 9, 81 gai larri artatu ziren.


NLA-k koordinatutako 695 gertakari larrietatik, 470etan anbulantziak mobilizatu behar izan ziren. Laguntza txikiak izan ziren anbulantzia mobilizazio gehien eragin zutenak, hain zuzen ere, 206 osasun garraiatze, ondoren, traumatismoak edo traumatismo anitzak (121), intoxikazio etilikoak (103) edo drogek eragindakoak (11), eta erasoak (5). Horiek izan ziren larrialdietarako osasun garraio bat eskatzeko gehien errepikatu ziren kausak.


Sos Navarra 112 zerbitzuak anbulantziak mugitu zituzten okasioetatik, 170etan, horietako medikuek beraiek eskainiko laguntza nahikoa izan zen larrialdiari aurre egiteko. Beste 107 okasioetan, gaixoak Nafarroako Ospitalera eraman behar izan ziren, beste 100 kasuetan, Virgen del Camino ospitalera, 55etan, Vázquez de Mella Eskolan instalatutako osasun etxera, 9etan, General Solchaga Anbulatoriora eta gainontzeko 29 kasuetan, bestelako osasun etxetara.


Hiru anbulantziako mobilizazioetatik, bitan, xedea Alde Zaharra izan zen eta hirugarrena, berriz, Iruñeko Zabalguneak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa