Ikusi egun honetako albiste gehiago
Adinez txikiko bat larri zauritu da atzo Cintruenigon izandako zirkulazio istripu batean
asteartea, 2007.eko uztailak 10
16 urteko Cintruenigoko gazte bat, atzo, astelehena, larri zauritu zen trafiko istripu batean, erriberako herri honetako 2. industrialdean, zehazki, E kalean. Aipatutako gertaera atzo jazo zen 14:05ean inguru. Hasiera batean Udaltzaingoak artatu zuen gaztea, hala ere, ondoren, Foruzaingoa atestatua egiteaz arduratu zen.
Poliziak egindako ikerketen arabera, adinez txikikoa izan daiteke istripua izandako ibilgailuaren gidaria. Bertan, ez zuten ibilgailu gehiagok parte hartu, eta istripuaren eraginez, adinez txikikoa Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman behar izan zuten.