(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur goizean SNS-O zerbitzuko ospitaleko zentroetan lau korrikalari artatu dira, horietako inor adarkatu gabe asteartea, 2007.eko uztailak 10

Aurtengo San Fermin jaietan, bigarren egunez segidan, gaur goizeko entzierroan ez da zezenak adarkatutako korrikalari zauriturik izan. Lau mutil, besterik ez, Iruñeko Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea bi ospitaletan artatu behar izan dira, eta horietako bat ospitalean geratu da, eskumuturreko haustura dela eta, ebakuntza egin diotelako.


Zezen bat Callejonetik

Zezen bat Callejonen, gazteez inguratuta. ( irudia handitu )

Honako hauek artatu dira Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan:


- F.J.G.B., Iruñekoa, 46 urtekoa, Estafeta zatian zauritua, ezkerreko eskumuturra hautsi du eta kontusioak eta zauriak ditu beheko gorputz adarretan, ziur aski abelburuen eta beste korrikalarien oinkadek eraginda. Ez da oso pronostiko larria. Ospitalean geratu da ebakuntza kirurgikoa egiteko eta hautsitako eskumuturra konpontzeko.


- E.R.M., San Sebastián de los Reyesekoa (Madril) 30 urtekoa, Telefonica zatian zaurituta, burezur eta entzefaloko traumatismoa du. Pronostiko arina. Ospitaleko alta.

Bestalde, Virgen del Camino Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak beste bi korrikalari artatu ditu:


- L.M.P., Vinalesakoa (Valentzia) 45 urtekoa, Mercaderes zatian zaurituta, izaera arineko kontusio torazikoa eta hematomak ditu. Ospitaleko alta.


- M.S.M., Atarrabiakoa, 25 urtekoa, Mercaderes zatian zauritua, eskuineko klabikulako haustura oinkadek eraginda. Ez da oso pronostiko larria. Ospitaleko alta.


Igandean alta emandako korrikalari bat berriro ospitaleratu dute eta lehenengo entzierroaren ondoren ospitaleratutako beste mutilak alta jaso du


Iruñeko O.R.L., 35 urtekoa, igandeko entzierroan zauritu zuten, uztailak 8, Mercaderes zatian, traumatismo anitzekin. Igandean bertan alta eman zitzaion Nafarroako Ospitalean. Hala ere, atzo, astelehena, ospitale berberean sartu zuten, biriketan izan dezakeen kontusio batek eragindako arazoengatik. Behaketan egon da 12 orduz eta gaur bertan plantara eramango dute aztertzeko eta biriketan duen mina sendatzeko.


Bestalde, SNS-O zerbitzuko ospitale zentroetan jarraitzen zuten aurreko entzierroetako hiru zaurituetako bati alta eman zaio azken orduetan. Burlatako R.I.R. da, 33 urtekoa. Aipatutako mutilak lehenengo entzierroan, uztailak 7, Kailejoiko zatian eskuineko humeroa hautsi zuen eta ordutik Virgen del Camino Ospitalean egon da.


Ospitalean jarraitzen duten beste bi korrikalariak aldeko bilakaera izaten ari dira:


- Australiako C.M., 36 urtekoa, zezenak eskuineko giharrean adarkatu zion, uztailaren 7ko entzierroan, Santo Domingo zatian. Nafarroako Ospitalean jarraitzen du.


- Manuel Pérez Galán, Valentziakoa, 24 urtekoa, sastada bat jaso zuen eskuineko giharrean, uztailaren 8ko entzierroan, Kailejoiko zatian. Virgen del Camino Ospitalean jarraitzen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa