Castellano | Euskara | Français | English
Aurtengo San Fermin jaietan, bigarren egunez segidan, gaur goizeko entzierroan ez da zezenak adarkatutako korrikalari zauriturik izan. Lau mutil, besterik ez, Iruñeko Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea bi ospitaletan artatu behar izan dira, eta horietako bat ospitalean geratu da, eskumuturreko haustura dela eta, ebakuntza egin diotelako.
Foruzaingoak, San Fermin jaietako lehenengo lau egunetan, guztira, 98 lagun atxilotu ditu, askotariko delituak egiteagatik, iaz baino askoz gehiago, izan ere, aldi horretan 52 lagun atxilotu ziren.
16 urteko Cintruenigoko gazte bat, atzo, astelehena, larri zauritu zen trafiko istripu batean, erriberako herri honetako 2. industrialdean, zehazki, E kalean. Aipatutako gertaera atzo jazo zen 14:05ean inguru. Hasiera batean Udaltzaingoak artatu zuen gaztea, hala ere, ondoren, Foruzaingoa atestatua egiteaz arduratu zen.