(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 48.500 euro eman dizkie Nafarroan kokatutako beste herrialdetako hamaika kultur elkarteri asteazkena, 2007.eko uztailak 11

Nafarroako Gobernuak, Alberto Catalán Higueras kontseilari-bozeramailearen foru aginduen bidez, 48.500 euroko diru-laguntzak eman dizkie Nafarroan kokatutako beste herrialdetako hamaika kultur elkarteri. Diru-laguntza horiek otsailean onetsitako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdi publiko baten ondorioa dira.


Iruñako Plaza de la Cruz Institutuan bildu zen jendea. ( irudia handitu )

Hauek dira emandako laguntzak:


- Nafarroako Argentina Etxea. 10.400 euro eman dizkiete, horietatik 6.500 lokal soziala finantzatzeko erabiliko dira, 2.100 kultur ekintzetarako eta 1.800 funtzionamendu gastuetarako.


- Nafarroako ASOCOLOM Kolonbia Elkartea . 6.400 euro jasoko ditu, horietatik, 2.500 lokal soziala hobetzeko erabiliko dira, 2.100 kultur ekintzetarako eta 1.800 funtzionamendu gastuetarako.


- "Contigo Perú" Elkartea. 5.900 euro jasoko ditu, horietatik, 2.100 kultur ekintzetarako erabiliko dira, 2.000 lokal soziala hobetzeko eta 1.800 funtzionamendu gastuetarako.


- Perú Arte Elkartea. 4.900 euro jasoko ditu, horietatik, 2.100 kultur ekintzetarako erabiliko dira, 1.800 funtzionamendu gastuetarako, eta 1.000 lokal soziala hobetzeko.


- Bulgariako Rodina Elkartea. 3.900 euro jasoko ditu, horietatik, 2.100 kultur ekintzetarako eta 1.800 funtzionamendu gastuetarako erabiliko dira.


- Nafarroako ACNA Kamerun Elkartea. 3.900 euro jasoko ditu, horietatik, 2.100 kultur ekintzetarako eta 1.800 funtzionamendu gastuetarako erabiliko dira.


- Igbo Nigeria Elkartea. 3.900 euro jasoko ditu, horietatik, 2.100 kultur ekintzetarako eta 1.800 funtzionamendu gastuetarako erabiliko dira.


- Virgen del Cisne Ekuador Elkartea. 2.800 euro jasoko ditu, horietatik, 2.100 kultur ekintzetarako eta 700 funtzionamendu gastuetarako erabiliko dira.


- Nafarroako "Radiga" Errusia Elkartea. 2.600 euro jasoko ditu, horietatik 1.000 kultur ekintzetarako erabiliko dira, 800 lokalak hobetzeko eta 800 funtzionamendu gastuetarako.


- Senegaleko Etorkinen Elkartea. 2.500 euro jasoko ditu, horietatik, 1.800 funtzionamendu gastuetarako eta 700 kultur ekintzetarako erabiliko dira.


- Mrs. Kaim Emakume Etorkinen Elkartea. 2.300 euro jasoko ditu, horietatik 1.500 kultur ekintzetarako eta 800 funtzionamendu gastuetarako erabiliko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa