(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak mediku gisa hartu du parte entzierroetako osasun dispositibo berezian asteazkena, 2007.eko uztailak 11

Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely, gaur goizean, 7:00etan, General Solchaga Anbulatoriora joan da, San Fermin jaietarako Nafarroako Gobernuaren osasun dispositiboan elkar laguntzan ari diren Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea langile guztien elkargunea. Hortik, anbulantzia guztiak atera dira dagozkien postuak okupatzeko, entzierroko zaurituak lagundu ahal izateko, eta hala badagokio, ospitalera anbulantziaz berehala eramateko.


Kutz kontseilaria su-hiltzaileen anbulantzian joan da kailejoian kokatutako osasun laguntzako postuan, mediku moduan, sektore honetan egokitutako langileei laguntzeko. Zorionez, ez du esku hartu behar izan, hala ere, Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea postuetako batean (Labrit jaitsiera, Nafarroako Gorteak eta Kailejoia, Hemingway jaunaren estatua ondoan), Gurutze Gorriarekin batera, zauri arinak zituzten bi korrikalari artatu dira, bat aurrealdeko zauri batekin eta bestea, sorbaldako luxazio batekin.


Dakigun bezala, entzierroko zauriak artatzeko dispositibo berezia hesi oinarriko laguntzazko 26 gunez osatuta dago; horietatik 12 finko dira eta 14, berriz, mugikorrak. Dispositibo horretan guztian, 12 mediku, 12 erizain, 21 anbulantziako teknikari eta sorosle boluntario anitz ari dira lanean, Nafarroako Jauregian kokatutako 112-SOS Navarra Zentroaren koordinaziopean. Horrek osasun laguntza antolatzen du eta zaurituak osasun zentroetara deribatzen ditu helburu hirukoitzarekin: zauritu larrienak ospitaletara iristen diren lehengoak izatea; ospitale bakoitzera dagozkien zaurituak iristea, euren ezaugarri teknikoen arabera, eta zaurituak zuzen banatzea ospitale zentro desberdinetan.


Ibilbide zeharreko laguntza Gurutze Gorriko, DYA, Su-hiltzaileen eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea ibilgailuen, sanitarioen eta laguntzako langileen eskutik gauzatzen ari da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa