(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jandilla zezenen entzierroan adarkatutako zauritu bat eta beste ospitale-laguntza gehiago izan dira asteazkena, 2007.eko uztailak 11

Nafarroako korrikalari batek adarkada bat jaso du gluteo batean, San Fermin jaietako bosgarren entzierroan, Jandilla ganadutegiaren zezenekin. Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea ospitaleek beste bost mutil gehiago artatu ditu, horietako inor zauri larririk gabe.


Uztailaren 11ko entzierroa.

Uztailaren 11ko entzierroa. ( irudia handitu )

Virgen del Camino ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuan lau korrikalari artatu dira:


- M.O.M., Zildotzekoa (Ezkabarte udalerria, Nafarroa) 31 urtekoa, Mercaderes zatitik eraman dute, zezenaren adarrak eragindako zauri bat du ezkerreko gluteoan eta bere pronostikoa larria da. Ospitalean geratuko da eta ebakuntza kirurgikoa egin zaio. Bertan geratu da.


- Julián Pascual Medina, Guadalajarakoa, 43 urtekoa, Telefónica zatitik eramaten dute. Zauritu arina, ospitaleko alta jaso du.


- P.A.N., Iruñekoa, 24 urtekoa, Kailejoitik eraman dute oinkadengatik. Alboko kontusio torazikoa dauka. Bere pronostikoa ez da oso larria, aurreikusi da ospitaleko alta hurrengo orduetan jasotzea.


- Jesús Muerza Vicente, 37 urtekoa, Lekunberrikoa, Kailejoitik eraman dute, ezkerreko bekainean zauri bat zuela. Bere pronostikoa arina da eta alta jaso du.


Bestalde, Nafarroako ospitalean beste bi mutil artatu dira:


- I.R.A., Iruñekoa, 19 urtekoa, Estafeta zatitik eraman dute, luxazioa du eskuineko sorbaldan. Pronostikoa ez da oso larria. Alta jaso du.


- I.I.L., Irunberrikoa (Nafarroa) 23 urtekoa, Mercaderes zatian zauritua, gerrialdeko kontusioa dauka. Zauritu larria. Alta eman zaio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa