(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

SNS-O zerbitzuko larrialdietako zerbitzuek 460 lagun artatu dituzte jaietako lehenengo bost egunetan asteazkena, 2007.eko uztailak 11

Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea laguntza espezializatutako sareko larrialdi zerbitzuek, General Solcahga Anbulatorioan, Nafarroako Ospitalean eta Virgen del Camino ospitalean kokatuta, San Fermin jaietako gertakariekin lotutako larrialdizko 460 laguntza mediko eskaini dituzte, jaietako lehenengo bost egunetan. Iaz, data berberean, jaietako osasun laguntzak 378 izan ziren.


Aurten, uztailaren 6 eta 10 artean eskainitako laguntzen kopuruak, biak barne, ez dute ospitaleko larrialdietan artatutako entzierroko zaurituen kopurua baren hartzen. Horiek, gaurko eguna arte, eta gaurko entzierroa ere kontuan hartuta, guztira 29 laguntza izan dira, horiek guztiak gizonezkoei eskainita, eta horietatik 3 zezen adarkatzeak eragindakoak dira.


Jaiaren berezko laguntzak, zehatz mehats


Nafarroako Ospitaleak eta Virgen del Camino ospitaleak, jaietako erdialdean, uztailaren 10a arte, hura barne, guztira, 300 lagun artatu dituzte eta General Solchaga Anbulatorioak, 160. Beraz, banaketa zuzena egin da ospitale dispositiboa (bi zentroak, %65) eta ospitale kanpoko dispositiboaren artean (General Solchaga %35).


Laguntza gehien eman ziren eguna San Fermin eguna izan zen, uztailak 7, 160 laguntzekin. Ondoren, honako hurrenkeraren arabera: uztailak 8, 120 laguntzekin; uztailak 6, 85ekin; atzo, asteartea, 49ekin; eta astelehena, uztailak 9, 46ekin.


Patologien arabera, maizago eman den larrialdietako laguntzen arrazoia traumatismoak eta zauriak izan dira, 314 kasu (guztien %68) eta, kopuru txikixeagoan, erasoak (62 kasu, %13) baita kausa generikoak edo identifikatu gabekoak barne hartzen dituen "bestelako laguntzen" atala ere, 34 kasuekin (%7). Intoxikazio etilikoak erregistratutako kasuen %4a, besterik ez, izan dira (19) eta beste drogek eragindako intoxikazioak, berriz, %2a (7 kasu). Eraso makatuen kasuak (12) edo nekazaritzako elikagaien intoxikazioak (8) ere oso gutxitan eman dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa