(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eguesek Sarrigurenen lurraldeak eman ditu buruko desoreka larriak eta adimen minusbaliotasun zorrotza eta sakona dutenentzako baliabideak eraikitzeko osteguna, 2007.eko uztailak 12

Egueseko Udalak Nafarroako Gobernuari bi partzela doan eman dizkio Sarrigurenen Santa Maria Etxea eraikitzeko, minusbaliotasuna dutenentzat eta egoitza-etxe bat, buru desoreka larriak dituztenentzat. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak lan horiek garatuko ditu.


Emakida hori gaur eguerdian gauzatu da notarioaren eskritura egokiaren sinaduraren bidez, Eguesibarreko Alkatearen, Josetxo Andía García de Olalla eta Nafarroako Gobernuaren Ondare Zerbitzuko zuzendariaren artean, Ignacio Carrillo de Albornoz. Emakidak 50 urteko iraupena izango du 75 urtetara arte luzatzeko aukerarekin.


Adimen minusbaliotasun zorrotza eta sakona duten pertsonentzako Santa Maria Etxea, gaur egun, Burlatan kokatuta dago eta emakida honekin, ziur aski, 2010. urteko udarako Sarrigureneko EP-14 partzelara eramango da (15 poligonoko 185. partzela). Partzela horrek 8.415 metro karratuko azalera du. Etxeak adimen minusbaliotasun zorrotza eta sakona duten pertsonak hartuko ditu barne, eta 60 plazetarako lekua edukiko du. Horitatik 10, aparteko modulu batean, aipatutako arazoez gain, jarrera eta portaera arazo larriak dituztenentzat gordeta daude. Etxe berri honen lanerako eta horniketarako aurrekontua 10.000.000 euro ingurukoa da.


Bigarren proiektua buru desoreka larria dutenentzako etxe-egoitza berria da eta ECP-2B partzelan kokatuko da (17. poligonoko 367. partzela). Horrek 2.827 m2-ko azalera du. Hasiera batean, etxe-egoitza honek gehienez hogeita hamar plazetarako lekua izango du, hala ere, eraiki berberak Errehabilitazio Psikosozialeko Etxea barne hartzearen aukera aztertzen ari dira (CRPS), eguneko etxeko programa batekin, beste hogeita hamar plaza inguru gehiagorekin. Aurreikusitako eraikuntzak gehienez 2.000 m2 barne hartuko ditu, sotoaz, behe solairuaz eta beste bi solairuz osaturiko eraikin batean. Epeei dagokienez, 2007. urtean, lanen proiektua eta exekuzioa burutuko da eta lanak 2008 eta 2011. urteen artean garatuko dira. Inbertsioaren eta horniketaren kostua 3,5 milioi eurokoa izango da.


 Proiektu hau buru desoreka larria duten pertsonak eta bere familiak laguntzeko programaren barruan kokatzen da. Gizarte Ongizate Departamentuak, Osasun Departamentuarekin laguntzarekin, aipatutako programa abian jarri du, pertsona horien laguntza, errehabilitazioa eta txertatzea bermatzeko. Etxe-egoitza berri horren eraikuntzari esker, dagoeneko, lau izango dira Nafarroan dauden mota hauetako baliabideak, eta horrekin, programa hau erabat osatuko da, zerbitzu honi dagokionez.


Buru Desoreka Larriaren Programa (TMG)


Gogoratu behar da Buru Desoreka Larriaren Programak (TMG) aurreikusi duela errehabilitazio psikosozialeko (CRPS) hainbat etxe abian jartzea. Sarrigureneko etxearekin, dagoeneko, bost izango lirateke, Tutera, Lizarra, Elizondo eta Iruñeko etxeetariko bat jada abian jarri direlako.


CRPS etxeak autonomia pertsonal, sozial eta gizarteratze maila altuena garatu duten buru desoreka larria duten pertsonak laguntzea helburu duten eguneko etxe mota bat dira. Bertan, beharrezko giza baliabide eta baliabide tekniko eskura jartzen zaizkie, euren ingurumenean bizi baldintza normalizatuetan eta duinetan bizi daitezen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa