(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako izokin garaia amaitu da, aurreko igandean Bidasoa ibaian 50 zenbakidun izokina harrapatu ondoren osteguna, 2007.eko uztailak 12

Nafarroako izokina harrapatzeko garia aurreko igandean amaitu zen, uztailak 8, Iñigo Urruzuno arrantzaleak 50 zenbakiduna harrapatu ondoren: 2,9 kg-ko eta 68 cm-ko izokina. Garaiko azken izokina 11etan inguru harrapatu zen, Las Mazas izeneko zatian, Foru Komunitateko izokin-ibai bakarrean, Bidasoa, alegia.


Arrantzale bat Bidasoa ibaian.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariaren urtarrilaren 31ko 42/2007 Foru Aginduaren arabera, (horren bidez, 2007. urtean Nafarroako arrantza zuzenduko duen araudi espezifikoa ezartzen da), izokina harrapatzeko garaia apirilaren 1ean irekiko da eta 50. izokina harrapatzerakoan amaituko da, Izokinaren Arrantzari buruzko 10-b artikuluari jarraiki.


Gogoratu behar da aurtengo garai oso ondo hasi zela, lehenengo izokina lehenengo egunaren 10:30ean harrapatu baitzen, Nicasio Altuna arrantzalearen eskutik. Arrainak 6,2 kilogramo eta 85 cm luzera izan zuen eta Pozo de los Cincuenta izeneko lekuan harrapatu zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa