(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Marqués de Domecq ganadutegiak zazpi mutil adarrez zauritu ditu eta beste sei ospitaletan artatu behar izan dira osteguna, 2007.eko uztailak 12

Guztira, hamahiru lagun artatu behar izan dira ospitalean, horietatik zazpi zezenak adarkadengatik, Marqués de Domecq ganadutegiko zezenek egindako entzierroan. Pronostikoari dagokionez, bi korrikalarik oso izaera larriko zauriak dituzte, hiruk pronostiko larria eta sei korrikalarik pronostiko arina. Horiek guztiak aldeko bilakaera izaten ari dira.


Gaur goizeko entzierroaren irudia.

Gaur goizeko entzierroko irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan honako korrikalari aratu dira:


-J.A.J., 48 urtekoa, Iruñekoa, Udaletxetik eraman zezen adarkada bat toraxeko atzeko aldean jasotzeagatik. Bere pronostikoa oso larria da eta ebakuntza kirurgikoa egin zaio. Egonkor dago larritasunaren barruan. Ez du biriketako gaitzik izan, orno bat hautsita izan arren. Une hauetan ebakuntzatik esnatzen ari da.


-R.E.A., 23. urtekoa, Mexikokoa, Estafeta kaletik eraman dute zezen adarkadak sabelean eta ezkerreko izterraren heren proximalaren aurreko aldean zauriak eragin ondoren. Bere pronostikoa oso larria da. Ebakuntza-gelatik pasa da eta egonkor dago. Gaurko arratsaldeko azken orduan plantara eramatea aurreikusi da.


-T.G., 29 urtekoa, Poloniakoa, Udaletxetik eraman dute zezen adarkadak perineo aldean zauriak eragin ondoren. Bere pronostikoa larria da eta une hauetan ebakuntza kirurgikoa egiten ari zaio.


-M.L., 23 urtekoa, Estatu Batuetarakoa, Telefonica zatitik eraman dute tarte popliteoan adarkada bat jasotzegatik. Bere pronostikoa larria da. Une hauetan ebakuntza kirurgikoa egiten ari zaio.


Bestalde, Nafarroako Ospitalean, honako hauek ere artatu dira:


-V.V.F., 26 urtekoa, Alemaniakoa, Mercaderes zatitik eraman duten burezur eta entzefaloko traumarengatik. Oso pronostiko larria. Behaketan geldituko da eta aldeko bilakaera izaten ari da.


-R.A.R., 23 urtekoa, Ondakoa (Castelló), Telefonica zatitik eraman dute buruko ile-larruan zauri bat izategatik. Bere pronostikoa ez da oso larria.


-M.I.M., 28 urtekoa, Iruñekoa, Telefonica zatitik eraman dute traumatismo zerbikal batekin. Bere pronostikoa arina da. Gaur Nafarroako Ospitalean artatutako mutil guztiek bihar arte gutxienez bertan jarraituko dute.


Virgen del Camino Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan, honako korrikalariak artatu dira:


-Cristofer Neiss, 24 urtekoa, Norvegiakoa, Telefonica zatitik eraman dute, zezen adarkada bat eskuineko hankaren erdialdeko herenean jasotzeagatik, ezkerraldeko aurreko aldean. 12 zentimetroko azaleko zauri bat da, tibiari eraginez, baina sakontzera iritsi gabe. Alta eman zaio.


-Jesús Ángel Merino Orduna, 50 urtekoa, Funesekoa, Estafeta kaletik eraman dute 7 cm sakonerako zezen adarkada ezkerreko besapean jasotzeagatik, bular nagusia partzialki disekatuz. Hala ere, ez dio baskulo-nerbio paketeari eragin. Horretaz gain, kontusio anitza ditu. Bere pronostikoa ez da oso larria eta Traumatologia Zerbitzuan geratu da.


-L.L., 26 urtekoa, Estatu Batuetarakoa, Mercaderes kaletik eraman duten 20 zentimetro inguruko sarrera eta irteerako zezen adarkada ezkerreko gluteoan jasotzeagatik. Hala ere, ez dio baskulo-nerbio paketeari eragin. Bere pronostikoa ez da oso larria eta Traumatologia Zerbitzuan geratu da.


Horietaz gain, honako hauek ere artatu dira beste kausengatik:


-I.V.T., 24 urtekoa, Lesakakoa, Kailejoitik eraman duten pronostiko arineko zauri bat aurpegian izategatik. Alta eman zaio.


-J.G.L., 49 urtekoa, Berriozarrekoa, Mercades kaletik eraman duten pronostiko arineko burezurreko trauma batekin. Medikuak alta eman dio.


-J.P., 25 urtekoa, Frantziakoa, Estafeta kaletik eraman duten luxazio batekin ezkerreko sorbaldan. Pronostikoa ez da oso larria. Medikuak alta eman dio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa