(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,4 milioi eurotako inbertsioak ontzat eman dira erdialdeko Nafarroako sei herritarako ostirala, 2007.eko uztailak 13

Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, 2.478.539,34 euroko inbertsioak ontzat eman ditu, Tokiko Azpiegituren Planaren diru-laguntzarekin erdialdeko Nafarroako sei herritan burutuko diren azpiegituretako lanetarako. Aipatutako Planak 1.973.933,62 euroko diru-laguntza orokor bat hartzen du barne.


Faltzesko Plaza nagusia.

Faltzesko Plaza nagusia. ( irudia handitu )

Ondoren, alfabetoaren hurrenkeraren arabera, diru-laguntza eman zaien herriak aipatzen dira eta, parentesien artean, berriz, diru-laguntzaren zenbateko osoa.



Zoladura ere proiektuaren barruan sartu da, Nafarroako Gobernuaren 28.768,29 laguntzarekin eta 41.097,55 euroko inbertsioarekin. 18 cm dituen hormigoizko azaleko geruza batekin egingo da, zagor artifizialen oinarri pikortsu baten gainean.








Obrak aipatutako kaleetan existitzen diren zoladura berritzean dautza. Galtzadan 18 cm lodiera duen hormigoizko zoladura bat egingo da, 25 cm-ko zagor artifizialaren oinarri pikortsu baten gainean. Espaloiak berritzeko aurretik fabrikatutako galtzada-harria ipiniko da 15 cm lodiera duten oreko hormigoizko oinarri gainean finkatuta. Euri-urak zeharkako malda baten bidez kanporatuko dira, hormigoizko erdiko ubide baterantz. Bertan, 40 x 40 x 4 cm-ko estolda-zuloak jarriko dira. Estolda-zulo horiek 200 mm diametroko PVX tutueria baten bidez, euri-uren hodi-biltzaile batera konektatu dira






Aurreikuspenen arabera, zoladura hormigoiez egingo da galtzadetan, eta galtzada-harriez maila berberean eraikiko diren alboetako espaloietan. Proiektuaren barne sartu dira argiaren, energia elektrikoaren eta gasaren kanalizazioak lurperatzeko lanak. Aurrekontua 595.600,49 eurokoa da eta laguntza, berriz, 416.920 eurokoa.






Proiektatutako zoladurak 80.454,37 euroko laguntza bat jaso du 114.934,81 euroko inbertsio baterako. Hura ere inprimatutako hormigoizkoa izango da, galtzada-harri erromatarra kopiatzen duen akabera batekin espaloietan, eta 20 cm lodiera duen hormigoizkoa, talotxatutako akaberarekin galtzadetan. Euri-urak zeharkako arrapalaren bidez kanporatuko dira galtzadaren erdialderantz eta estolda-hobietarantz. Azken horiek euri-uren hodi-biltzailera konektatuko dira 160 mm diametroko PVC tutueria baten bidez. Horretaz gain, kaltetutako kaleetako zerbitzuak lehenera ekarriko dira, bereziki argien kanalizazioak.






Erriberri Urbanizazioko ondorengo zoladurak 1.300 m² azalari eragingo dio. Zoladura 4 cm-ko lauzarekin egingo da, 12 cm-ko zementuzko oinarri gainean. Horretaz gain, El Chino urbanizazioko zoladurari ere ekin egingo zaio. Bertan, 18 cm hormigoizko geruza bat zabalduko da . 870 m² azaleraren gainean, eta hormigoizko galtzada-harriak ipiniko dira 1.125 m² azaleraren gainean. Baita aurretik fabrikatutako zintarriak eta ubideak ere. Diru-laguntza 176.317,48 eta inbertsioa 251.882,11 eurokoa dira.








Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa