(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Fermin jaietako azken aurreko entzierroan ez da zezenak adarkatutako zauriturik izan ostirala, 2007.eko uztailak 13

SNS-O zerbitzuko ospitalek askotariko zauriak zituzten lau mutil artatu dituzte, zauri larririk izan gabe. Hiru korrikalarik, dagoeneko, medikuaren alta jaso dute.


Gaur goizeko entzierroaren irudia.

Gaur goizeko entzierroaren irudia ( irudia handitu )

Lau korrikalari artatu dira gaur, ostirala, Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea ospitaleen larrialdi zerbitzuetan, aurtengo jaietako azken aurreko entzierroa egin ondoren. Horietako inork ez zuen izaera larriko zezen adarkadak eragindako zauririk.


Hauek artatu dira Nafarroako Ospitalean:


- B.M., Britainia Handikoa, 26 urtekoa, Mercaderes kaletik eraman dute burezur eta entzefaloko traumatismoarekin. Pronostikoa ez da oso larria izan. Behaketan jarraitzen du.


- J.M.F.Z., Iruñekoa, 38 urtekoa, Mercaderes kaletik eraman duten traumatismo torazikoarekin. Pronostiko arina eta medikuaren alta jaso du.


Hauek artatu dira Virgen del Camino Ospitalean:


- C.B.C., Iruñekoa, 37 urtekoa, Telefónica zatitik eraman duten sudurreko traumatismoarekin. Pronostiko arina, medikuaren alta jaso du.


- J.M.G.M., Falcesekoa, 29 urtekoa, Mercaderes kaletik eraman duten belauneko traumatismo batekin. Pronostiko arina. Medikuaren alta eman diote.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa