(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 125 lagun atxilotu ditu, eta NLAk 1.034 gorabehera artatu ditu jaietan larunbata, 2007.eko uztailak 14

Foruzaingoak, San Fermin jaietan uztailaren 13 arte, guztira, 125 lagun atxilotu ditu, askotariko delituak egiteagatik, iazkoaren bikoitza, izan ere, aldi horretan 60 lagun atxilotu ziren.


Igoera nabarmen hori ondarearen aurkako delituen atxilotuengan erregistratu da (47), bereziki, zorro-lapurrak, izan ere, iaz, jaietako laugarren egunean, hamaika (11) besterik gabe atxilotu ziren kontzeptu honengatik. Atxilotutako 47 zorro-lapurretatik, nabarmena da errumaniarren kopuru altua, horietako 35 herrialde horretakoak baitira. Gainontzekoetatik, 6 Espainiakoak dira, 3 Algeriakoak, 1 Kubakoa, 1 Marokokoa eta beste 1 Venezuelakoa. Azken kasu horretan, 52 urteko Venezuelako gizonezko bat Iruñeko Alde Zaharrean atxilotu zuten uztailaren 6an, 16:00etan, 1.800 € zituela. Hurrengo egunean, berriz atxilotu zuten Zezen Plazako inguruetan lapurreta egiteagatik.


Honako hauek osatzen dute atxilotuen epigrafea, aurretik deskribatutako ez bezalako delituak egiteagatik: 11 lagun drogekin trafikatzeagatik, 30 delitu desobedientziengatik edo agintaritzaren aurkako atentatua edo erresistentziagatik, 4 desordena publikoarengatik eta izapide judizialak ireki behar izan zaizkien beste 4 atxilotu alkoholemiarengatik.


Paraleloki Foruzaingoaren Hiritarrenganako Arreta Bulegoan salaketa gehiago jarri dira, Gaztelu Plazan kokatuta. Bertan, guztira 861 salaketa penal bildu dira( 652 2006.urtean, eta horietatik 774 ebasketa delituei dagozkie (bertan, ez da indarrik egiten delitua exekutatzeko) eta 34, berriz, indarrez eragindako lapurretei. Era berean, 14 salaketa izapidetu dira erasoengatik.


Foruzaingoaren Hiritarrenganako Arreta Bulegoan (HAB) salaketa gehien jasotako eguna larunbat izan zen, uztailak 7: 212 salaketa izapidetu ziren, horietatik 199 ebasketengatik eta 6 lapurretengatik izan ziren. Ondoren, kopuruari dagokionez, uztailaren 6 jasotakoak izan ziren: 176 salaketa (159 ebasketengatik eta 2 lapurretengatik), eta uztailak 8: 143 salaketa (129 ebasketengatik eta 2 lapurretengatik) eta azkenik atzoko eguna, uztailak 9: 85 salaketa (70 ebasketengatik).


Bestalde, Foruzainek, egun hauetan, 959 lagun modu administratiboan salatu dituzte udal ordenantza haustegatik, gehien bat bide publikoan pixa egiteagatik, 322 lagun, trafiko eta bide segurtasuneko arloko arau-hausteengatik, 375 lagun, eta 67, ikuskizunen arloko arau-hausteengatik zezen-jaialdietako ikuskizunetan (zezen korridak eta entzierroak).


Trafiko eta bide segurtasuneko arloari dagokionez, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioko patruilek guztira 49 zirkulazio istripu artatu dituzte. Bertan, 61 ibilgailuk hartu dute parte eta maila desberdineko 18 zauritu izan dira.


Era berean, trafikoko patruilek alkoholemiako 1677 proba egin diete gidariei. Horietatik, 7 atxilotu dituzte alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta beste 42ri administrazio salaketa egin diete zirkulatzeko alkohol maila gainditzeagatik. Iaz bezala, aurten ere, Iruñeko Udaltzaingoarekin batera alkoholemia kontrolak instalatu dira hiriburuko sarreretan.


Agintaritza eta Koordinazio Zentroan, aldiz, istiluekin, borrokekin, pertsonei emandako laguntzekin eta alarma sozialeko mehatxuekin zerikusia duten 47 gorabehera artatu dituzte. Horietan guztietan, hiritarren segurtasunerako patruilek esku hartu behar izan dute.


Azkenik, Hiritarrarenganako Arreta Bulegoak galdutako 792 objektu bildu dituzte (bereziki dokumentazioa zuten zorroak). Horiek egunero Udaltzaingoaren bulegoetako Galdutako Objektuen Bulegora eraman dira, Monasterio de Irache kalean (telefonoa: 948 420612).


NLA-k larrialdietako 27964 dei eta jaiekin lotutako 1034 gertakari artatu zituen


Bestalde, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA), uztailaren 6 eta 13 artean (biak barne), larrialdietako 27964 dei jaso ditu, 7629 gertakariei dagokienez. Horietatik 1034 San Fermin jaiekin zuzenean lotuta zeuden.


Egunen arabera, dei kopuru gehien jaso zen eguna larunbata izan zen, uztailak 7, hiritarren 4.446 deiekin. Ondoren, igandea izan zen, uztailak 8, 4.068 deiekin, ostirala, uztailak 6, 3.874 deiekin, uztailak 9, 3336 deiekin, uztailak 10 3166 deiekin, uztailak 13(3059), uztailak 11(3054) eta Uztailak 12 (2961). Era berean, aipatutako deiak direla eta, San Fermin jaiei dagokienez, NLA-k artatutako deien kopuru gehien erregistratu zen eguna larunbata izan zen, uztailak 7, 255 gairekin, ondoren, ostirala, uztailak 6, 225 gertakarirekin. Igandean, uztailak 8,134 gertakari erregistratu ziren, uztailak 10, 79 gorabeherekin, uztailak 11, 72 istripuekin eta osteguna 83 eta ostirala 105 istripu.


Halaber, antzeman da Sanferminekin zerikusia duten gorabeheren kopurua ere handitu dela 2007an (1.034) aurreko urteen aldean (2006an 968 izan ziren, eta 2005ean, 872).


NLAk koordinatutako 1.034 gorabehera urgenteetatik, 706 alditan anbulantziak etorri behar izan ziren. Garrantzi txikiagoko gorabeheretan, hain zuzen, 322 anbulantzia erabili behar izan ziren; traumatismo eta politraumatismoak direla eta, 161; intoxikazioengatik, 141; drogengatik, 13; eta erasoengatik, 22.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa