(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adarkatu bat eta beste lau zauritu Sanferminetako azken entzierroan larunbata, 2007.eko uztailak 14

21 urteko bartzelonarra adarkatu du zezen batek gaur goizean Sar Ferminetako jaien azken entzierroan. Horrez gain, beste lau korrikalari eraman dituzte Iruñeko Osasunbideko ospitaleetara zauriak sendatzera; hala ere, ez da zauri larririk egon.


Uztailaren 14ko entzierroaren irudia.

Uztailaren 14ko entzierroaren irudia. ( irudia handitu )

Ondorengo korrikalariak eraman dituzte Nafarroako Ospitalera:


- Ricard Brufau Giner, 21 urteko Bartzelonako auzokoa, Udaletxetik eraman dute, eta zezenak eskuineko izterrean egin dio zauria. Pronostikoa larria da, eta ebakuntza-gelara eraman dute.


- Fernando Garayoa Platero, 52 urteko iruindarra, Estafetan zauria, buruko traumatismoa du, eta pronostikoa arina da.


Virgen del Camino Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuan hauek artatu dituzte:


-J.M.F., 30 urteko lizarratarra, Mercaderesen zauritua, sabeleko kontusioa eta kontusio ugari ditu. Bere pronostikoa arina da.


-J.W, 35 urteko estatubatuarra (Florida), zezen-plazan zauritua. Klabikularen luxazioa du. Pronostikoa ez da larria.


-P.G.E., 19 urteko iruindarra. Kailejoitik eraman dute eskuineko ukondoan kontusioa izan eta gero. Bere pronostikoa arina da.


Ziurrenik, guztiek alta hartuko dute goizean zehar. Aurreko entzierroetan zauritutakoak ongi sendatzen ari dira


Aurreko entzierroetan zauritakoak ongi sendatzen ari dira. Nafarroako ospitalean ondorengo korrikalariek jarraitzen dute:


-J.A.J., 48 urtekoa, Iruñekoa, Udaletxetik eraman zuten zezen adarkada bat toraxeko atzeko aldean jasotzeagatik uztailaren 12ko entzierroan. Egonkor dago, eta aldeko eboluzioa izaten ari da.


-R.E.A., 23 urtekoa, San Luis de Potosí-koa (Mexiko), Estafeta kaletik eraman zuten hilaren 12ko entzierroaren ondoren, zezen adarkadak sabelean eta ezkerreko izterraren heren proximalaren aurreko aldean zauriak eragin ondoren. Aldeko eboluzioa izaten ari da.


-T.G., 29 urtekoa, Gliwice-koa (Polonia), Udaletxetik eraman dute zezen adarkadak perineo aldean zauriak eragin ondoren hilaren 12ko entzierroan. Aldeko eboluzioa izaten ari da.


-M.L., 23 urtekoa, Philadelphiakoa (Estatu Batuak), Telefonica zatitik eraman dute tarte popliteoan adarkada bat jasotzegatik hilaren 12ko entzierroan. Aldeko eboluzioa izaten ari da.


-L.L., 26 urtekoa, Philadelphiakoa (Estatu Batuak), eta aurrekoaren anaia, Mercaderes kaletik eraman zuten 20 zentimetro inguruko sarrera eta irteerako zezen adarkada ezkerreko gluteoan jasotzeagatik. Hala ere, ez zion baskulo-nerbio paketeari eragin. Atzo Virgen del Camino Ospitaletik Nafarroako Ospitalera eraman zuten bere anaiaren gela berean egoteko. Aldeko eboluzioa izaten ari da, eta aurreikusita dago Nafarroako Ospitalera eramatea, bere anaia hango ospitalean baitago.


-C.M., 36 urtek australiarra, hilaren 7ko entzierroan zezenak eskuineko izterrean adarkatu zuen Santo Domingon.


-F.J.G.B., 46 urteko iruindarra, Estafetan zauritua, Nafarroako ospitalean jarraitzen du ezkerreko eskumuturra apurtu eta beheko gorputz-adarretan kontusioak eta zauriak izan eta gero.


-O.R.L., 35 urteko iruindarra, hilaren 8ko entzierroan zauritua Mercaderes tartean, traumatismo ugari izan zituen. Egun berean hartu zuen alta Nafarroako ospitalean baina astelehenean berriz ospitaleratu zuten.


26 urteko B.M. britainiarrak buruko traumatismoa izan zuen hilaren 13ko entzierroan eta Mercaderesetik eraman zuten. Alta hartu zuen.


Virgen del Camino Ospitalean ondorengo korrikalariek jarraitzen dute:


-Jesús Ángel Merino Orduna, 50 urtekoa, Funesekoa, Estafeta kaletik eraman zuten hilaren 12ko entzierroan 7 cm sakonerako zezen adarkada ezkerreko besapean jasotzeagatik, bular nagusia partzialki disekatuz. Hala ere, ez zion baskulo-nerbio paketeari eragin. Horretaz gain, kontusio anitza ditu. Eboluzio ona izaten ari da.


Halaber, eboluzio ona izaten ari da Zildotzeko (Nafarroako Ezkabarte udalerriko) 31 urteko O.M.M. korrikalaria, uztailaren 11an Mercaderes tartetik eramaten zuten. Zezenak ezkerreko izterrean adarkatu zuen. Bere eboluzioa ona da.


Bestalde, Virgen del Camino Ospitaletik Valentziako ospitale batera eraman dute 24 urteko Manuel Pérez Galán korrikalaria, hilaren 8ko entzierroan, Kailejoian zezenak eskuineko izterrean adarkatu eta gero.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa