(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdietako zerbitzuek 642 alditan esku hartu behar izan dute San Ferminetako jaietan larunbata, 2007.eko uztailak 14

Horien artean, entzierroetan zauritutako 51 korrikalariak, 11 adarkatuak izan direnak


Osasunbideko larrialdietako, ospitaleetako eta ospitalez kanpoko zerbitzuek aurten 642 alditan esku hartu behar izan dute jaietan (hilaren 6ko 12:00etatik, hilaren 14ko 8:00etara). Zifra horretan barne hartzen dira entzierroetan zauritutako 51 gizonezkoak, horietatik, 11, zezenek adarkatuak izan direlarik.


Nafarroako Gobernuko Osasun saileko kontseilari María Kutz Peironcelyk Osasunbideak San Ferminetako jaietan egindako arreten balantzea aurkeztu du gaur goizean, eta normaltzat jo du larrialdietako zerbitzuen jarduera. Kutzek eskerrak eman dizkie osasun-zerbitzu hauetako langileei bere jaietan egindako esfortzuarengatik, eta izandako arduragatik.


Kutz kontseilariarekin batera Osasunbideko Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuko arduradun Antonio Zubiaur Carreño egon da, eta baita Nafarroako eta Virgen del Camino Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuen zuzendariak ere, Iñaki Santiago Aguinaga eta Javier Sesma Sánchez, hain zuzen.


Emandako osasun-laguntzak (entzierrorik gabe)


Entzierroarekin zerikusia ez duten 591 arretetatik, 393 (%65) ospitaleetako larrialdietako zerbitzuek eman zituzten (Nafarroako Ospitalea eta Virgen del Camino Ospitalea). Horietara eraman zituzten kasurik larrienak. Bestalde, 198 (%35) Solchaga Anbulatorio Orokorrean artatu zituzten, Osasunbideak kasu arinak eta larriak ez zirenak han artatzea erabaki eta gero.


Hortaz, banaketa orekatua egin da hiru zentroen artean, Osasun Sailak ezarritako helburuetako bat izan zena aurten Sanferminetan.


Sanferminetan larrialdietako zerbitzuetara joandako hiru nafar edo bisitarietatik bik traumatismoengatik eta bestelako zauriengatik egin zuten (%65), eta neurri askoz ere txikiagoan erasoengatik (%17), intoxikazio etilikoengatik (%4), edo kolpatutako erasoengatik (%3). Oso gutxi izan ziren elikagaiekin edo drogekin egondako intoxikazioak edo politraumatismoak (%1 inguru). Zehaztu gabeko arretak %8 izan ziren.


Iazko arreta motei dagokienez, larrialdi gehienak istripu txikiengatik izan ziren, eta nabarmendu behar da intoxikazio etilikoengatik edo drogengatik artatutako kopuru txikiagoa (%7 eta %4, hurrenez hurren, 2006an). Bestalde, erasoengatik larrialdi kopurua antzekoa izan zen (iaz %18).


Osasunbideko ospitaleetako eta ospitalez kanpo larrialdietako zerbitzuetan arretarik gehien egon zen eguna San Fermin eguna izan zen, uztailak 7; izan ere, jaiekin zerikusia zuten 160 larrialdi artatu zien. Gero, hilaren 8an, 120 artatu ziren; hilaren 6an, 85; eta gainerako egunetan 50 baino gutxiago artatu ziren.


Nafarroako Larrialdietako Agentziak 706 arreta egin behar izan ditu Sanferminetan hilaren 6ko eguerditik hilaren 13ko gauerdiaren artean, iazko zifra baino zertxobait handiagoa izan dena(648).


Entzierroarekin zerikusia duten larrialdiak


Aurtengo Sanferminetako entzierroetan, Nafarroako eta Virgen del Camino ospitaleetan 51 korrikalari artatu dituzte, eta horietatik, 11, zezenek adarkatutakoak izan dira. Gainerako 40ek kontusioak eta traumatismo ezberdinak izan dituzte. Artatutako 51 pertsonetatik, 15 ospitaleetan geratu ziren.


Egunik zailena, zalantzarik gabe, iragan osteguna izan zen, hilak 12, 13 korrikalari artatu zituztelako entzierroarengatik. Horietatik, 7, zezenek zauritutakoak izan ziren. Lehen bi entzierroetan eta uztailaren 11koan, zein gaur goizekoan, zezenek zauritutako korrikalariak egon dira (bat, egun bakoitzeko). Entzierroetan egindako arreta kopurua, zezenen adarkadengatik nahiz beste arrazoi batzuengatik, iazkoa baino handiagoa izan da; izan ere, orduan 32 arreta egin ziren eta 5 bakarrik izan ziren adarkadengatik. Hala ere, aurreko urteekin bat etorri den zifra da: 61 zauritu egon ziren 2005an, 56, 2004an eta 57, 2003an.


Osasunbideak 2007ko Sanferminetan egindako arretak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa