(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UCAN Agentziari diru-laguntza bat eman zaio nekazaritza sektoreko Txertatze Korporatiboa Dinamizatzeko Bulegoa sustatzeko. astelehena, 2007.eko uztailak 16

Horretarako 150.000 euroko ekarpen bat adostu da


Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko inguruko finantza ekarpen bat adostu du, 2007ko aurrekontuaren pentzura, aurten, nekazaritza sektorearen txertatze korporatiboa dinamizatzen duten jarduerak garatzeko.


2006ko azaroan, ontzat eman zen Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroaren Nekazaritza Kooperatiben Batasunaren (UCAN) arteko hitzarmena, aipatutako Bulegoko jarduerak abian jartzeko eta garatzeko. Hitzarmen hori (2010. urte arte luza daiteke), nolanahi ere, urte bakoitzean erabilgarri dagoen aurrekontuaren araberakoa izango da.


Erakunde onuraduna, UCAN, Foru Komunitateko nekazaritza kooperatiboen eta bertako bazkideen eta abeltzainen interes orokorrak defendatzen dituen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Hura, bazkideen interesekin bat egiten dituzten zerbitzuak antolatzeaz arduratzen da eta, oro har, ordezkatze, prestakuntza eta informazio zereginak garatzen ditu. Horretaz gain, Herri Administrazioak eskatzen duenean, bere erakundeetan eta organismoetan, eta beste erakunde sozio ekonomikoetan parte hartzea dagokio.


Helburu horiek bat egiten duten Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoan (PEAN) planteatutako xedeekin, 2006. urtean onetsita, batez ere, "Nekazaritzako egiturei eta azpiegiturei" buruzko 1. Ardatz estrategikoan. Bertan, jarduera ildoak eta dagozkion neurriak barne hartzen dituzten lehentasunezko helburuak artikulatzen dira, besteak beste, nola sustatu ustiaketen egokitzapena eta bilakaera edo bere lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuen sustapena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa