(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki erakunde berriak hartu dira 2007ko martxoko eta apirileko uholdeen laguntzetako onuradunen zerrendaren barruan astelehena, 2007.eko uztailak 16

Nafarroako Gobernuak erabaki du, bere bilkuran, toki erakunde berriak barne hartzea Foru Komunitatean 2007ko martxoan eta apirilean izandako uholdeek kaltetutakoen artean, eta Toki Administrazioko kontseilariari barneratzeko egon daitezkeen bestelako eskaerak ebazteko ahalmena eman dio. Horri esker, toki erakunde berriek, uholdek nekazaritza sektorean eragindakoen alde aurreikusitako neurrien etekina jasoko dute.


Hauek dira kalteen zerrendaren barne sartzea eta laguntzak eman zaizkion toki erakundeak: Adiós, Aguilar de Codés, Aoiz, Aras, Armañanzas, Barbarin, Bargota, Biurrun-Olcoz, Cabredo, Desojo, Eslava, Espronceda, Etayo, Genevilla, Guesálaz, Guirguillano, Irañeta, Lana, Lapoblación, Lazagurría, Leache, Luquin, Mués, Olejua, Piedramillera, Tirapu, Úcar eta Urraúl Alto.


 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak bildutako datuek egiaztatu dituzte uholdeek toki erakunde horietan kalteak eragin zituztela, beraz, egokitzat jo da horiek laguntzen onuradunen zerrendan sartzea.


Dakigun bezala, 2007ko maiatzeko 7an, Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu zuen. Horren bidez, babesgarritzat jo ziren martxoko eta apirileko uholdeek hainbat zonaldetan eta udalerritan nekazaritzan eragindako kalteak, eta horretarako, aparteko laguntza batzuk ezarri zituen, aipatutako ekaitzek eta uholdeek nekazaritza sektorean eragindako kalteak konpentsatzeko. Aipatutako dekretuan erabaki zen laguntzak honako hauei ematea: Abaigar, Aberin, Oibar, Allin, Allo, Antzin, Andosilla, Arbeitza, Arellano, Arguedas, Artaxoa, Artazu, Azagra, Azuelo, Errege Bardea, Beire, Berbintzana, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zarrakaztelu, Caseda, Castejon, Zirauki, Cortes, Eneritz, Errotz, Lizarra, Falces, Fontellas, Funes, Fustiñana eta Galipentzu.


Horretaz gain, honako hauek hartu ziren barne: Hiriberri-Villanueva, Ibargoiti, Iguzkitza, Irurtzun, Izurdiaga, Larraga, Legaria, Lerga, Lerin, Lodosa, Irunberri, Mañeru, Marcilla, Melida, Mendavia, Mendaza, Mendigorria, Mendilibarri, Milagro, Miranda Arga, Morentin, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Nazar, Obanos, Oko, Olite, Azkoien, Pitillas, Gares eta Puiu.


Halaber, hauek ere babesgarritzat jo dira: Ribaforada, Zare, San Adrián, San Martín Unx, Zangoza, Santacara, Sartaguda, Tafalla, Torralba del Río, Torres del Río, Traibuenas, Tutera, Uharte-Arakil, Uxue, Untziti, Urraulbeiti, Valtierra, Viana, Villafranca, Villamayor de Monjardín, Villatuerta eta Zubielki.


Azkenik, foru dekretuak zioen zerrenda hau amaituko zela ondoren atzemandako kalteak dituzten udalerriekin. Erabaki honekin, esan bezala, ondoren atzemandakoak barne hartu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa