(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztira, Argentinako eta Txileko Nafarroako Etxetako 41 gaztek parte hartuko dute 2007ko Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XI. Edizioan astelehena, 2007.eko uztailak 16

Guztira, 18 eta 28 urte arteko Amerikako Nafarroako etxetako – Argentina eta Txile- 41 gaztek hartuko dute parte, gaurtik aurrera, 2007ko Nafarroako nazioarteko ikastaroan, Nafarroako Gobernuak antolatuta eta Iruñean, Gobernuaren Bozeramaile kontseilariak inauguratuta, Alberto Catalán.


2007ko Nafarroako Nazioarteko Ikastaroko gazteek.

2007ko Nafarroako Nazioarteko Ikastaroko gazteek. ( irudia handitu )

Ikastaroa garatuko den 15 egunetan, parte hartuko dute gazteek Nafarroako errealitateari buruzko ezagutza sakona eta xehatua bereganatu dute, hitzaldien, mahai-inguruen, bisiten, txangoen eta bestelako jardueren bidez.


Hitzaldiak eta mahai-inguruak gai orokorrei buruzkoak izango dira, besteak beste, artea, geografia, historia, sozio ekonomia, folklorea edo Nafarroako natura-aberastasuna, baita bestelako gaiei buruz ere, esaterako: Nafarroako jaiak eta sinbologia.


Txango desberdinetan, ikastaroko parte-hartzaileek merindadeko bost hiriburuak bisitatuko dituzte –Iruña, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Olite- baita Foru Komunitateko beste leku garrantzitsuak ere, bestea, beste: Leire, Orreaga, Baztan, Erronkari edo Aralar. Era berean, Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdi baten irudikapen bat ikusiko dute eta Volkswagen ibilgailuetako fabrikatik zehar ibiliko dira.


Ikastaroan, gazteek bi lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, bat literarioa, lurralde hau esaldi edo dema baten bidez definitzeko, eta bakarrizketako beste bat, Nafarroako alderdiren batekin lotuta.


Ikastaroa amaitzeko diplomen eta beken entrega-ekitaldi bat antolatuko da uztailaren 30ean.


41 parte-hartzaile guztietatik, 33 Argentinakoak dira eta herrialde horretako hiri desberdinetan existitzen diren bost Nafarroako Etxe banakoak dira: Mar del Plata (9), Bolívar (8), Rosario (7), Mendoza (7) eta Buenos aires (2). Beste zortzi gazteak Txileko Nafarroako Etxekoak dira.


Nazioarteko Ikastaroak aurten bere hamaikagarren edizioa antolatuko da. Hura 1989. urtean hasi zen antolatzen eta oso garrantzitsua da Nafarroako Gobernuak atzerriko Nafarroako Etxeekin mantentzen dituen lankidetzako jardueren artean, izan ere, horri esker, gazte ugarik Nafarroako etxetako jardueretan parte hartu eta Nafarroako kulturarekin lotutako jarduerak sustatu ditzakete.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa