Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hirugarren Munduko Gazteen Fundazioari lau ibilgailu eman zaizkio
astelehena, 2007.eko uztailak 16
Nafarroako Gobernuak erabaki du lau ibilgailu doan ematea Hirugarren Munduko Gazteen Fundazioari. Erakunde horrek aipatutako emakida eskatu zuen Gambian eta Erdialdeko Amerikan sustatzen ari diren hainbat jarduera garatzeko. Hirugarren Munduko Gazteen Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da Garapeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuta.