(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Premiazkotzat jo da Pirinioetako autobiaren eraikuntzak kaltetutako ondasunen eta eskubideen okupazioa, Izko - Judas Bentako zatian astelehena, 2007.eko uztailak 16

Nafarroako Gobernuak erabaki du premiazkotzat jotzea Pirinioetako Autobia eraikitzeko proiektuko lanek kaltetutako ondasunen eta eskubideen okupazioa (A-21, 3. zatia, Izko - Judas Benta). Helburu horrekin, 150.000 euro gorde dira, 2007ko aurrekontuaren pentzura, eta 1.700.000 euro, 2008ko aurrekontuaren pentzura, lanek kaltetutako ondasunak eta eskubideak erosteko balioetsitako gastuari aurre egiteko.


Argi dago jardun nahi den errepideak bere gain hartzen duen trafikokoa ugaria dela, izan daitezkeen istripuak ekiditeko helburuarekin kaltetutako zatiak berehala aldatu behar direla, eta ikuspena hobetu behar dela. Hori guztia dela eta, lanak ahalik eta lasterren egin behar dira. Horregatik, eta beharreko lurraldeak erosteko izapideak arintzeko helburuarekin, lanek kaltetutako ondasunak eta eskubideak okupatzea premiazkotzat jo behar da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeak ezarritakoaren arabera.


Dakigun bezala, Nafarroako Gobernuak, ekainaren 18an, 35.032.750,83 eurotan, ontzat eman zuen Pirinioetako Autobiaren (A-21) 3. zatia eraikitzeko lanen enkantea, Izko eta Judas Benta artean. Aurreikusi da, dagokion adjudikazioa egin ondoren, lanak irailean hastea eta 2009ko udan amaitzea.


Lanaren ezaugarriak


Pirinioetako Autobiaren hirugarren zati honek 7.882,5 metroko luzera du. Bide berria N-240 errepideko 28,5 Km. Parean hasiko da, Izko lotunea gainditu ondoren. Hasieratik, trazadura egungo errepidetik urrunduko da Iparralderantz, eta hortik igaroko da amaiera arte, Judas Benta parean. Hor beste elkargune bat aurreikusi da.


Elementu nagusien moduan, 80 metro luzerako tunel faltsu bat eta faunaren eta bideen hiru pasabide proiektatu dira. Aranako amildegia 210 metro luzerako biaduktu baten bidez gaindituko da. Halaber, behe pasabide bat eraikiko da abereen bide bat ordezkatzeko.


Judas Bentaren elkarguneak egungo egitura mantenduko du, proiektatutako glorieten artean zuzenean konektatuz. Lotura horretan faunarako bi behe pasabide kokatuko dira.


Gainontzeko autobia bezala, zati berriak bi galtzada ditu 3,5 metro zabalera banarekin, 2,50 kanpo bazterbide eta barneko metro bateko beste batekin. Galtzadak 5 metroko erdibitzaile baten bidez banatzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa