(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,5 milioi €uroetako inbertsioak ontzat eman dira Lizarrako hainbat herritarako asteartea, 2007.eko uztailak 17

Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, 1.514.361,10 euroko inbertsioak ontzat eman ditu, Lizarrako hainbat herritan Toki Azpiegituretako Planaren diru-laguntzekin egingo diren lanetarako. Aipatutako Planak 1.107.582,64 euroko diru-laguntza orokorra hartzen du barne.


 Azagrako irudia.

Azagrako irudia. ( irudia handitu )

Ondoren, alfabetoaren hurrenkeraren arabera, emandako diru-laguntzak zehazten dira eta, parentesien artean, berriz, inbertsioen zenbateko guztia.




-AZAGRA: Nafarroako Gobernuak, premiazko izaerarekin, 63.025 euroko laguntza eman du (104.441,66 euroko aurrekontu baterako) Señorío de Albarracín kaleko hornikuntza, saneamendu eta zoladura sareak berritzeko lanetarako. Bertan, lur-azpian zulo txikiak eta asentatzeak sortu ziren, zoladura emanaraziz, eta ondorioz, hainbat etxebizitza oinarri gabe geratu dira, eta horrenbestez, lurperatzeko arriskuan daude. Horretaz gain, asentatze horien eraginez, zenbait pitzadura sortu ziren bertako zerbitzu desberdinetan, eta ondorioz, ihesak eta tarteak eragin ziren lur-azpian. Tarte horiek zenbait egituretan, pitzadura larriak eragin zituzten hainbat asentatze ekarri dute berekin eta ondorioz, kaletako etxebizitzak eta behe solairuak itxi izan behar dira.




- BARINDANO (AMESKOABARREN): era berean, 24.472,15 euroko diru-laguntza eman da, (34.960,22 euroko inbertsiorako) argi publikoak partzialki hobetzeko lanetarako. Proiektu honek argi-puntuak instalatu nahi ditu argirik ez dagoen zonaldetan, bertako instalazioa aprobetxatuz. Hala ere, zenbait kasutan, dagozkion kableak hornitu behar dira. Argiak apaingarriak izango dira, farol motakoak, fuste bertikalean edo hormetako tximeletan muntatzeko. Horretaz gain, bertako aginte-taula ere berrituko da.




- LIZARRA: Nafarroako Gobernuak 61.231,98 euroko laguntza eman du, 87.474,26 aurrekontu baterako, Lizarrako Zumalakarregi kaleko eustorma baten zati bat eraisteko eta berriz eraikitzeko. Hormaren aipatutako zatian irristatze bat eta pitzadura handian sortu ziren, eta horien eraginez, lurperatu daiteke, eta ondorioz, eustorma eror daiteke, goialdeko zenbait etxebizitza arriskuan jarriz. Lan horiek, dagoeneko, amaitu dira.




- GALDEANO (ALLIN): bertako zabortegia ixteko, Mairagako Uren Komunitateak sustatzen duen proiektua, 509.522,79 euroko laguntza eman da (636.940 euroko aurrekontu baterako).




Proiektuan 50.341,20 euroko laguntza eta 71.916 euroko inbertsio bat barne hartu da ere Kale Nagusiko hainbat zati zolatzeko, alegia; ia hiri gune guztia okupatzen duen kalea. Aukeratutako zoladura 16 cm-ko hormigoizko lauzetakoa da, 15 cm-ko zagor artifizialeko oinarri gainean. Zonaldetako batean, aurretik fabrikatutako galtzada-harriko zintzarriak ipini dira.




- MUNETA (ALLÍN): 15.574,39 €uroko laguntza eman zaio (22.249,13 euroko inbertsio bati laguntzeko), Kontzeju Etxeko fatxada berriz eraikitzeko. Lanek honako hau hartzen dute barne: zurkaitz lanak, eraiste partziala, zoladura, egitura eta eraikinaren atzeko fatxadako horma altxatzea.




- OLLOGOYEN (METAUTEN): 17.707,42 €uroko diru-laguntza emango zaie 26.231,60 euroko inbertsio baterako, hainbat kale urbanizatzeko lanetarako, 16 cm lodierako zoladura zorrotzerako, 15 cm zagor artifizialeko geruza baten gainean, lautadaren eraketak osatzen duen zagor naturaleko oinarri batean eutsita. Isurketak bide ardatzerantz zuzenduko dira eta bertan, aurretik fabrikatutako hormigoizko ubidea ordezkatuko da. Plazara ateratzen den kaleko zatian, bertako euri-uren tutueriak berrituko dira 500 mm. diametroko uzkurtutako polietilenoko tutueriarekin.




- ULIBARRI (LANA): 260.629,47 euroko laguntza eman da (372.327,81 euroko inbertsio baterako), hornikuntza eta saneamenduko sareak partzialki berritzeko, herriko erdi gunean, baita zoladura berritzeko ere. 90 eta 25 mm dituzten 145 ml hornikuntza tutueria, 10 etxeko hartune eta sute-aho bat ipiniko dira. Saneamenduko tutueriak 250-160 mm diametroko PVC-koak izango dira eta 133 m edukiko dituzte. Sare honetarako, halaber, erregistroko 4 putzu eta etxez etxeko 8 hartune ipiniko dira.




Ulibarriko Santa Lucia kaleko horniketarako, 16.443,18 €uroko laguntza bat eta 28.282,51 €uroko aurrekontu bat ontzat eman dira, eta ondorengo zoladurako, 20.440,12 €uroko laguntza bat eta 29.200,17 €uroko aurrekontu bat hartu dira barne. Sareak berritzeko lanak eragindako lurzoruaren 765 m2 zolatuko dira. Proposatutako konponbidea honakoan datza: 16 cm lodierako ore hormigoizko hedadura, zagor artifizialeko azpi oinarri gainean.




Ulibarrin ere, 6.025,48 €urokin finantzatuko dira 10.321,16 €uroko aurrekontuarekin, Kontzeju Etxeko eraikinaren behe solairua erabat berritzeko lanak. Lanak iturgintza eta saneamenduko lan guztiak, trenkada-multzoak, zoladurak, alikatatuak, sabai faltsuak eta arotzeriak, eta argi, indar eta aireztatze instalazioak berritzean datza. Lokalak 36,68 m2-ko azalera erabilgarria du, bulego bakar batean, alegia: eraikitako 45,92 m2-ko azalera.




Halaber, herri honetarako 6.025,93 €uroko laguntza ontzat eman da (8.608,47 €uroko aurrekontu baterako) bertako ur tangara sartzeko bidea zolatzeko, 110 m luzera ingururekin eta batezbesteko 3,50 m zabalerarekin. 16 cm lodierako ore hormigoizko lauzetan oinarritutako bide-zoru bat proiektatu da, behar bezala trinkotutako zagor oinarriaren gainean. Horretaz gain, zoladurari %3ko alboko malda bat hornituko zaio ere isurketako urak ezkerreko alderantz zuzentzeko, bertako ubidera eramanez.


- MONTEJURRAKO MANKOMUNITATEA: 56.143,53 euroko laguntza agindu da (81.408,12 euroko inbertsio baterako) horma bat berriz eraikitzeko lanetarako, Itxako iturritik eratorritako horniketaren tutueria ziurtatzeko. Iturri horretatik eratorritako horniketa sarea Antzinekoarekin lortzen duen tutueriaren bidegurutzeak Lizarrako 2. industrialdeko 288. partzela kaltetu zuen, eta bertan, lurrak jausi ziren, finkan existitzen den ura bideratzeko kanal baten hormaren zati bat herrestatuz. Lur jausi horren ondorioz, aipatutako horniketa hodia agerian eta hausteko arriskuan geratu da. Adierazitako hodia funtsezkoa da hodia, bere emariak Montejurrako Mankomunitateko herriak hornitzen dituen ur-bilketa konektatzen baititu.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa