(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako berrogei liburutegi publikoak euren eskaintza igerilekuetara eraman dute asteartea, 2007.eko uztailak 17

"Sumérgete en la lectura, Verano 2007" / "Murgildu zaitez irakurketan, 2007ko uda" esloganarekin, Nafarroako berrogei liburutegi publikok, uztailean eta abuztuan, irakurketa sustatzeko programa bat garatuko dute batez ere "Bibliopiscina-n" murgilduta, alegia; liburutegiak udal igerilekuak bezalako aisialdiko lekuetara eramatea.


Bibliopiscina 2007

Kanpainaren kartela. ( irudia handitu )

Hori dela eta, liburutegi publikoetako eskaintza sendotu da informazio adin guztietarako egunkari, informazio orokorreko aldizkari eta ihesbideko irakurketa gehiagorekin.


Irakurketa sustatzeko eta bultzatzeko jarduera hau Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Zerbitzuaren bidez sustatu eta finantzatu da, dagozkion udalen laguntzarekin. Horiek, bestalde, udal igerilekuetako beharrezko azpiegiturak eskura jartzen dituzte eta, batzuetan errefortzu langileak kontratatzen dituzte.


Nafarroako Gobernuak jarduera hau garatu nahi duten udalerriei laguntzak deialdi baten bidez eman dizkie: "2007ko Nafarroako liburutegi publikoetan irakurketa sustatzeko jardueren programaziorako diru-laguntzen deialdia". Bertan, liburua sustatzeko beste programen artean, "Bibliopiscina" jarduerari dagokiona aurkitzen da.


Sustapen eta hedapen elementu gisa, liburutegi publikoetan eta igerilekuetan 15.000 "pin", 14.000 orri markagailu eta 1.400 kartel banatuko dira "murgildu zaitez irakurketan" demarekin.


Sustapen materialaren diseinua, aurten, César Oroz-i egokitu zaio, eta bertan, igerilari batzuk agertzen dira ur baleta egite irakurtzen duten bitartean.


Hauek dira "Bibliopiscina 2007" programan parte hartuko duten liburutegiak: Oibar, Añorbe, Artaxona, Bera/Vera de Bidasoa, Beriain, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Zarrakaztelu, Caseda, Castejon, Cintruenigo, Corella, Cortes, Falces, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Huarte, Irurtzun, Leitza, Los Arcos, Irunberri, Mañeru, Marcilla, Melida, Mendigorria, Miranda Arga, Murchante, Noain, Olite, Iruña-Milagrosa, Azkoien, Zangoza, Tafalla, Tutera, Viana eta Atarrabia .


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa